Aromaterapia herborio zientziako adar bat da (grekotik aroma “lurrin” eta therapia “sendaketa”).
Antzinako arte bat da eta diziplina honen jarraitzaileek lurrinei erabilera terapeutikoa atxikitzen diete; gure organismoaren oreka eta harmonia bereganatzen laguntzen baitigute. Landare-olio kontzentratuak erabiltzen dira eta hauek azalean jarriaz lortzen dira onurak, usaimen zentzuari ere garrantzi handia emanez. Talde zientifiko zein medikoek ez dute onartzen aromaterapiaren mekanismo sendagarria eta pseudozientzia gisa tratatzen da. Izan ere, arte honek ahalmen sendagarria duela erakusteko azterketa zientifiko zein kliniko zorrotzak gainditu beharko lituzke. Funtsezkoak ez diren ebidentzietan eta pentsamendu magikoan oinarrituta omen dago aromaterapia. Garrantzitsuena zentzuz erabiltzea eta zein helburutarako erabili nahi ditugun garbi izatea da.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide