Ez dakigu legala edo ilegala ote den,baina hurrengo egunetan La Rojari sartuko dizkioten gol guzti-guztiakospatuko ditugu, bizia bertan joango balitzaigu bezala. Gure ingurukozelatariak bazarete behintzat, ez izan dudarik, benetako Rojak, hauda, Txilek, Casillasen atea zulatzen duenean gu izango gara saltokaeta dantzan dabiltzan horietatik bi behintzat. Gainera RealekoBravogatik egiten dugula esateko aukera izango dugu. Bai badakigu,gure literatura irakasle jakintsu batek behin esan zigun bezala,hortelanoaren txakurrak bezalakoak garela, baina gure koloreekinparte hartzen uzten ez diguten bitartean ez zaigu beste bizi pozikgeratzen. Inbidia puntu handi bat ere badago gure barruan, zergatikukatu, baina ez bakarrik espainiarrek sekulako taldea daukazuelako.Guk Mundialeko partidak zuek bizi dituzuen zirrarekin bizi nahiditugu, guk ere eguneroko arazoak ahaztu nahi ditugu baloi batiostikoak nola jotzen dizkioten ikusiz eta zergatik ez, guk ere gure“Manolo el del bombo” partikularra izan nahi dugu eta Mustipeñakoek antolatutako casting erraldoian aukeratu genuen gurehautagaia. Krisi garai hauetan denon hobe beharrez ere arituko garaLa furiarren aurka, izan ere, erauntsi mediatiko izugarriaz gain,gure poltsiko zulatuetatik irtengo da jadanik ongi aberatsak direnhoriek are eta aberatsagoak egingo dituen gainsaria, Fernando Alonsopatriotak bere zergak Suitzan ordaintzen dituen bitartean. Dena dela,aurreko batean ere esan genizuen gu txikiak eta eskasak garela etaEitzara pasatu den traidorearekin –guretzat pribilegiatua– gukbai hartu genuela gozatu mundiala.
Jon Ormazabal