ELA eta LAB sindikatuetako Goierriko ordezkariek agerraldia eginzuten, greba deialdia enpresetako bozketetan izaten ari denharreraren lehen balorazioa egiteko.
Sindikatuetako ordezkarien hitzetan,industriaren sektorean enpresen %100ean grebari babesa emango zaiolauste da. Merkataritzari dagokionez lanketa egiten ari direla azaldudute ELAk eta LABek, baina momentuz jaso duten erantzuna positibokibaloratu dute.
LangileakEspainiako gobernuak proposatutako erreforma zer den ulertu duelanabarmendu nahi izan dute sindikatuek. Hori dela eta langileekproposamen honen aurrean erantzun beharra dutela gaineratu dute bisindikatuetako ordezkariek.
Mobilizazioak
Bihar Gipuzkoa mailako protestaekitaldia Donostian egingo dute euskal gehiengo sindikalak deituta,goizean. 11:00etan Donostian egingo den manifestaziora joateko deiaegin diete langile goierritarrei ELAk eta LABek. Manifestazioak hiruzutabe izango ditu, eta goierritarrek Anoetatik irtengo den zutaberajoan behar dute. Donostiara joateko autobusak Legazpiko Elizondotabernatik, Zumarragako geltokitik eta Beasaingo gasolindegitikirtengo dira, 07:00etan, 07:15ean eta 07:30ean, hurrenez hurren.Lekua aurretiaz hartzeko eskatu da.
Arratsaldean eskualdeka egingo dituztemanifestazioak. Zumarragan eta Urretxun izango da eskualde mailakoa.18:00etan emango zaio hasiera Kalebarren-Areizaga plazan.