Ekainaren 19an Jon Cadierno zumarragarrak bere lehen liburua aurkeztu zuen Zelai Arizti kultur etxean: ‘Minutus creatio’.
Cadierno 14 urterekin hasi zen istorio laburrak idazten eta bere lanak lehiaketetara aurkezteko ohitura du. 2006an lehen liburu honetarako hautatu duen ‘Lur azpian’ lana Urruzuno lehiaketan saritu zuten eta 2007an bigarren saria lortu zuen Zumaiako Azkue lehiaketan. ‘Minutus creatio’ lau lanek osatzen dute: euskarazko ‘Lur azpian’ eta ‘Amaiur etxeko kontu-kontariak’ eta gaztelerako ‘El circo’ eta ‘Lágrimas, confesiones y perfume barato’.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Izozki saltzailea eta tren geltokiko langilea.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Dantzatu, musika entzun, irakurri, idatzi, igeriketa, Interneten saltseatu…
Bizitzeko toki bat?
Donostia, adibidez.
Gustuko euskarazko liburua?
Anjel Lertxundiren Azkenaz beste.
Gustuko euskarazko idazlea?
Harkaitz Cano.
Gustuko gaztelerazko liburua?
Carlos Ruiz Zafón-en El juego del ángel.
Gustuko gaztelerazko idazlea?
Carlos Ruiz Zafón.
Prosa ala poesia?
Prosa. Azken bolada honetan poesian murgildu naiz, baina zailagoa egiten zait.
Zein gai atsegin dituzu?
Gai asko daude. Hasieran guztiontzeako ezagunak diren gaiei buruz idazten nuen: eguneroko bizitza, gaztaroko esperientziak… Pixkanaka gai berriak landu ditut: maitasuna, homosexualitatearekiko errepresioa, bizitza, heriotza…
Ilehoriak ala beltzaranak?
Eta ilegorriak zergatik ez?
Egindako azken oparia?
Liburu bat: La mecánica del corazón.
Eta jasotakoa?
Liburu bat argitaratzeko aukera.
Data bat?
Abenduaren 31, urtean zehar gertatuko guztiaren errepasoa egiten dudanean.
Mutil eta neska izen bana?
Adrian eta Gabriela.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
El País gustatzen zait.
Gustuko telebista saioa?
El Intermedio, dudarik gabe.
Bereziki gorroto duzuna?
Jesús Callejak aurkezten duen Desafío Extremo.
Pelikula bat?
Slumdog Millionaire.
Abesti bat?
Bad Romance, Lady Gagarena.
Musika talde bat edo musikari bat?
The Script eta Justin Timberlake.
Soinu bat?
Pianoarena.
Usain bat?
Kafea eta tostadak.
Janari bat?
Aitaren paella eta amaren kaneloiak.
Ura ala…
Laranja zukua.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.