Nolatan zara musika zalea?
Artiz auzoan bizi ginen eta Santa Lutzijaietan trikitilariek Txiki tabernan sekulako festa pizten zutelagogoratzen dut. Jende asko etortzen zen jotzera. Ni etxeko leihoraateratzen nintzen entzuteko. Gainera, nire aitak bonbardinoa jotzenzuen Zumarragako eta Beasaingo bandetan. Musika gustatzen zitzaidaneta solfeoa ikasten hasi nintzen Jesus Gonzalez Bastidarekin.Akordeoia jotzen nuen, baina Gonzalez Bastidak bandan jotzea eskainizidan. Hamahiru giltzako klarinetea eman zidan eta hala hasi nintzen.Klarinetera moldatzea kosta egin zitzaidan, akordeoiaren osoezberdina baita. Gainera, instrumentu kaxkarra zen eta nire konturaikasi behar izan nuen. Ordu asko sartu behar dira musikari apartaizateko. Ni arrunta naiz, ez bainuen kontserbatoriora joatekoaukerarik izan.
Zenbat urterekin hasi zinen musikamunduan?
Sei edo zazpi urte nituen eta nire amakbederatzi urte nituenean erosi zidan lehen akordeoia. Larrinagaetxekoa zela oroitzen dut. Garai hartan sekulako ahalegina egin beharzen eskusoinua erosteko. Ez nituen akordeoi ikasketak bukatu, garaihartan ez baitzeuden egun bezainbeste akademia.
Jesus Gonzalez Bastida irakasle gogorrazela diote.
Niri ere koskorreko ederrak ematenzizkidan lezioa ikasi gabe joaten nintzenean. Garai hartan ez zenegun bezainbeste ikasten eta metodoak egungoen oso ezberdinak ziren.Erabili nuen lehen liburuaren izena gogoratzen dut oraindik: Elsolfeo de los solfeos.
Bandan sartu zinenekoa ere gogoratzenal duzu?
15 urte nituen. Bandan egun bainomusikari gutxiago ginen: 25 bat. Musika gustuko dudanez, sekula ezdiot jotzeari eta taldea aurrera ateratzeko beharrezkoak diren bestelan batzuk egiteari utzi.
Ohorea izan al zen bandan sartzea?
Pozgarria izan zen. Lagun koadrila batginen eta primeran pasatzen genuen: entseatu, kartetara jokatu,berriketan ibili, afariak egin… Giro ona zegoen. Ni sartunintzenean kanpoko jende asko zegoen: euren herrietan ikasi zutenjotzen eta lan egitera etorri ziren hona.
Taldekideren bat bereziki gogoratzen alduzu?
Jesus Gonzalez Arkaia. Flauta jotzenzuen, baina taldea utzi zuen. Egun Azpeitian bizi da. Hemen geldituzirenek jotzen jarraitu zuten, baina txandakako lan eguna ezarrizenean jende askok banda utzi zuen: ezin zuten entseguetara joan.
Garai hartako bakarra al zara?
Lander Zurdo zuzendaria eta biokgelditzen gara. Bandako aitona naiz. Gazteekin ondo moldatzen naiz,baina euren kasa ibiltzea gustatzen zaie. Dena den, gazteen arteanere denetik dago: batzuk lotsatiak dira, besteak alaiak… Batzukbeldurrez etortzen dira, baina ez dira beldur izan behar. Egia esan,ia denak gazteak dira. Hiruzpalau gara 50 urte baino gehiagoditugunak. Bestalde, lehen ez zegoen emakumezkorik eta egun askodaude. Dena asko aldatu da.
Beteranoena zarela esan duzu. Zuarduratzen al zara gazteei ongietorria emateaz?
Guk baino askoz ere gehiago dakite eta…Gu zaharkituak gaude. Euren zeregina gogotsu lan egitea da, bainaaktibitate gehiegi dituzte: futbola, saskibaloia, azterketak…
Beste talderen batean jo al duzu?
Ez. Ez dut horretarako behar denmailarik.
Une bereziren bat gogoratzen al duzu?
Santa Zezilia eguneko bazkariak,txangoak… Lehen denok txangoak egiteko irrikan izaten ginen etataldekideen arteko harremana estuagoa zen. Egun beti dago txangorajoan nahi ez duen norbait, bakoitzak toki batera joan nahi du… Ezda bandaren kontua, gainontzeko elkarte guztietan berbera gertatzenda.
Luzaroan jarraitzeko asmoa al duzu?
Ez dakit. Nekatu arte jarraituko dut.Oraindik ez dut neure burua nekatuta sentitzen, baina dagoeneko urteasko daramatzat eta ez dut inertzia hutsagatik jarraitu nahi.Gainera, gazteei tokia utzi behar zaie. Eurek hartu behar duteardura.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Jende berria heltzen den heinean, ondo.Garrantzitsuena lanean saiatuak izatea da, baina batzuk kanporajoaten dira ikastera eta besteek ez dute herrian lana topatzen…