Aurretik zaharkituta zegoen hitzarmenaberritu dute Urola Garaiko Mankomunitateak eta eskualdeko GurutzeGorriak. Mikel Serrano, Urola Garaiko Mankomunitateko presidenteaketa Enrique Samaniego eta Jose Antonio Garcia Gurutze GorrikoGipuzkoako eta eskualdeko ordezkariek sinatu zuten hitzarmena.
Hitzarmen honi esker, Gurutze Gorriakbere zerbitzuak eskainiko ditu eskualde mailan egiten diren jai etaaisialdi giroko ekimen guztietan. Izan ere, anbulantziaren presentziagero eta beharrezkoagoa da gisa honetako ekimenetan, batez ere kiroljarduera, leku itxietan garatzen diren ekimen edo jende asko pilatzendituzten ekintzetan. Mankomunitateak 8.000 euro ordainduko dituurteko Gurutze Gorriak prebentziozko zerbitzu hauek eskualdeangauzatzeko. Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo daindarrean.
100 zerbitzu urteko
Iaz 100 bat prebentziozko zerbitzuburutu zituen Gurutze Gorriak eskualdean. Horietatik 78 kasutan emanbehar izan zen laguntza medikoa. Zerbitzu hauek Santa Lutzi, SantaIsabel edo San Joan bezalako egun berezietan ematen dira gehien.
Egilea: Aresti.