Espainiako Gobernuak onartu nahi duenlan erreformaren kontra euskal gehiengo sindikalak deitutako grebaorokorrak erantzun masiboa izan du. Hala azaldu dute sindikatudeitzaileek gaur Donostian egin duten manifestazioaren ondoren.Goierriri dagokionean, ”erabat” gelditu dela diote. Eskualdekoindustria arloko lantegi nagusiak itxi dituzte gaur, eta herrietanere taberna eta komertzio gehienak itxita zeuden goizean.Administrazio eta zerbitzu publikoetan berriz, zerbitzu minimoakeskaini dituzte. Arratsaldeko 18:00etan, eskualdeka egingo dituztemanifestazioak; Goierriri dagokionean, Urretxun eta Beasainen izangodira.