Kaleak hutsik eta ia dena itxita. Hori izan zen atzo Goierriko herririk gehienek goiz partean zuten itxura, taberna eta komertzio gehienak itxita baitzeuden atzoko greba deialdiarekin. Urretxun eta Zumarragan ere taberna eta denda gehienak itxita zeuden atzo, nahiz eta arratsaldean zenbait kafetegik ateak ireki zituzten.
Saltoki handiak ere itxita
Kaleko komertzioetan ez ezik, saltoki handietan ere izan zuen eragina grebak. Zumarragako Eroski itxita egin zuten, goizean irekita egon zen, baina langileak pikete informatiboekin bildu ondoren itxi egin zuten. Urretxun bestaldea, itxita egon zen kirol instalakuntzak eta igerilekuak.
Gutxieneko zerbitzuak bai
Grebak eskualdean izan duen jarraipen zalabak eraginda Goierri «geldi» geratu bazen ere, zerbitzu minimoak bermatuta egon ziren. Hala, udaletan, anbulatorioetan, eguneko zentroetan eta garraio publikoan eman zituzten gutxieneko zerbitzuak. Zumarragako Ospitalean normaltasunez aritu ziren, zuzendaritzak esan duenez. Larrialdi zerbitzuetan gutxieneko zerbitzuak bermatuta egon ziren. Kontsulta batzuetan, laborategian eta analisi klinikoetan berriz, atzerapenak izan ziren, eta proba batzuk bertan behera geratu ziren. Ospitalean %10ek egin zuen greba zuzendaritzaren arabera.
Xehetasun orokorrak Goierriko Hitzan, hemen klik eginda.
Ikusi atzo arratsaldean Zumarragako eta Urretxuko kaleak zeharkatu zituen manifestazioaren irudiak jarraian doan bideoan: