Zumarragako Udalak haur etagaztetxoenen artean irakurzaletasuna sustatzeko ahaleginean, hainbatkanpaina jarriko ditu martxan uda honetan. Igandean esaterakoBiziletra kanpainak geldialdia egingo du gure herrian. BiziletraEuskal Herri mailako ekimena da eta hogeita hamar bat liburutegi aridira lehiaketa moduko honetan parte hartzen. Pasa den ekainaren 27anjarri zen martxan Abusun eta uztailaren 11ra arte makina bat herrizeharkatu ditu Lekeition amaitu arte.
Biziletra egitasmoaren helburuairakurzaletasuna pedalkaden bidez bultzatuz liburutegiak kalera ateraeta guztiongana hurbiltzea da. Bizikletak martxan jartzeko erregaiabehar du eta erregai hori irakurtzea izango da. Horretarakoherritarrak bizikleta gainera igo eta ozenki testuren bat irakurtzeaizango da liburutegi bakoitzaren erronka. Gero eta gehiago irakurri,orduan eta kilometro gehiago egingo dira bizikletan. Zumarraganondoko ibilbidea egingo du bizikletak: Zelai Arizti parkea hasitaJai-Alai eta Legazpi kaleak zeharkatu eta Iparragirre etorbidetikjarraituz berriro Jai-Alai kalera bueltatuz Zelai Ariztin amaitzeko.
Kilometro gehien egitea lortzen duenliburutegiak datorren urtean animazio kanpaina bat egiteko 2.000euroko saria eskuratuko du.
Liburuen parkea
Gainera, datorren astelehenetik hilaren23ra bitartean ‘liburuen parkea’ izango da Zumarragako Zelai Ariztiparkean, udal liburutegiaren osagarri. Herritar guztiei zuzendutakoliburutegia da, haurrentzako eta gazteentzako bildumak izango baitirabatetik eta helduentzako egunkariak eta aldizkariak bestetik.Egunero, astelehenetik ostiralera izango da erabilgarri liburuenparkea, goizeko ordutegian, 11:30etik 13:30era.