Orain aste batzuk amaitu zuten Urretxun”Umetxo bat dugu gure bizitzan” izeneko ikastaroa. 0 eta urte betearteko haurrak dituzten amei zuzendutako jarduera izan da, amatasunaksortzen dituen sentimenduei eta beharrei lekua egiteko antolatu dena.
Urretxuko Udaleko gizarte zerbitzuetatik diotenez, ikastaroaAzpeitian ematen zutela ikusita ekartzea pentsatu zuten. Urte hartanhaurren bat izan zuten urretxuar guztiei bidali zieten tailerrarenberri ematen zuen gutuna, eta azkenean 10 izan ziren saioetan partehartzera animatu ziren amak.
Tailerrean amaren eta haurrarenarteko komunikazioa landu dute, amen arteko elkarrizketari etakonfiantzarako gunea sortzeari ere tarte garrantzitsua eskainiz.Umearekin komunikatzeko erak ikasi dituzte. 120 euro ordaindu dituama bakoitzak; Urretxu-Zumarragako haur eskolan astero burutu dituztesaioak, eguneko bi orduko lanketa eginez.
Datorren urteangehiago
Datorren urtean ere ikastaroa abiaraziko dutelaaurreratu dute Udaletik. Aurten haurra izan duten amei gutunabidaliko diete. Era berean, gizonekin osatutako antzeko talderen batsortzea ere aztertzen ari dira.