Urretxuko udal liburutegia berritzenari dira. Hurrengo ikasturteari begira, liburutegiaren espazioahanditzen eta gune bakoitza bereizten ari dira, eremuetanberrikuntzak ere eginez.
Liburutegiak orain artekoespazioaren azalera bikoitza baino handiagoa izango du, heldueneskola eta alboko biltegia ere bibliotekarako gehituko baitituzte.Modu horretan instalazio berriak txikien txokoa eta haurren gunea (57m2), bideoteka, kontsulta gela eta irakurgela nagusia (157 m2),talde-lan gunea (40 m2) eta KZgunea (54 m2) izango ditu.
Berrikuntza nagusia, hala ere, taldean lan egiteko guneaizango da. Gazteen eskaerei jaramon eginez egokituko dute gela hori,eta liburutegiko gainontzeko aretoetan baino askatasun handiagoaizango da hitz egiteko edota taldean lan egiteko. Bideoteka etakontsulta txokoa ere handitu egingo dute. Orain artean ordenagailubakarra zegoen kontsultetarako, baina irailetik aurrera telebistak,lau ordenagailu eta musika entzuteko aparailuak ere jarriko dituzte,herritarrei zerbitzu osoagoa emateko asmoz. Paretak kristalezkoakizango dira, espazioaren zabaltasun sentsazioa handitzeko.