Uztailaren hasieran herri artekoirakurketa maratoia egin zen Euskal Herri mailan, tokian tokikoliburutegiek antolatuta. Biziletra izenburupean, bizikleta gaineanahalik eta kilometro gehien egitea zen helburua, baita herritarrenartean, nola ez, irakurzaletasuna bultzatzea ere. Bizikletak martxanjartzeko erregaia behar zuen eta erregai hori irakurtzea izan zen.Horretarako herritarrak bizikleta gainera igo eta ozenki testuren batirakurri behar izan zuten, gero eta irakurle gehiago orduan etakilometro gehiago.
Zumarragan, uztailaren 4an izan zenBiziletra, Santa Isabel jaien barruan. Jaiak izanagatik irakurle askogerturatu ziren. Guztira 20,70 kilometro egin ziren bizikleta gaineaneta herriko liburutegiak 13garren postua eskuratu zuen irakurketamaratoi honen ranking orokorrean. Guztira 196,86 puntu eskuratu dituZumarragak.
Biziletra
Euskal Herri osoko 28 herri igarozituen, oinarrian irakurzaletasuna bultzatzea helburu zuen kanpainahonek. Ekainaren 27an izan zuen hasiera Abusun eta uztailaren 11anamaitu zen Lekeition. Guzira 4.070 partaide izan ditu Biziletrak eta570 kilometro egin dira bizikleta gaienean.
Lehenengo postua Mungiak lortu du292,63 punturekin. Mungiako liburutegiak sari gisa datorren urteananimazio kanpaina bat egiteko 2.000 euro eskuratu ditu.
Antolatzaileak oso gustura daudelortutako emaitzarekin eta egitasmo honetan parte hartu dutenherritar eta liburutegietako arduradun guztiak zoriondu nahi izanditu.
Argazkia: Biziletra kanpaina Zumarragan(utzita).