Zumarraga eta Ormaiztegi artean, GI-632 errepideko zatia itxiko dute abuztuan Beasain eta Bergara lotuko dituen errepideko lanak amaitzeko. Egin beharreko lanak Zumarraga eta Ormaiztegi artean egingo dira, Urretxu-Legazpi lotunean hain justu. Trenbidea gainean pasaleku bat eraikiko dute.
GI-632 errepidea itxita dagoen bitartean, GI-2632a erabili beharko da Zumarraga eta Ormaiztegi lotzen dituen errepide zaharra, Santa Lutzitik pasatzen dena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, mozketa honekin langileentzako eta erabiltzaileentzako segurtasun neurri guztiak bermatuko dira. Mozketa datorren astelehenean egingo da, abuztuaren 2an goizeko lehen orduan eta abuztuaren 31ra arte luzatuko da.