Zumarragako eta Urretxuko Kultura sailek etxeko lanak eginda utzidituzte oporrak hartu aurretik. Hala dagoeneko zenbait erakusketaaurreikusita daude irailerako. Hiru izango dira guztira.
Zumarragan Arte Ederretako Udal Eskolako ikasleen lanak jarrikodira erakusgai. Hilaren 3an izango da inaugurazio ekitaldia,arratsaldeko 19:00etan. Erakusketa Zelai Ariztiko erakusketa gelanizango da ikusgai irailaren 19ra bitartean.
Margotutako kamiseten erakusketa batere hartuko du Zelai Ariztiko erakusketa gelak. “Double Fashion”izenburupean izango da ikusgai irailaren 24tik aurrera. Bierakusketak astelehenetik ostiralera 17:30etik 21:00eta eta larunbateta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00era izangodira bisitagai.
Urretxuri dagokionean, Txistularien 50.urteurrena ospatzeko argazkiak jarriko dituzte erakusgai. Irailaren6an izango da inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19:00etan Juan deLizarazu erakustokian. Musikarien hainbat material erakutsiko dira,baita 50 urteko ibilbidearen argazkiak ere. Hilaren 20ra arte izangoda ikusgai astelehenetik igandera 17:30 etik 20:30era.