Europa Mailako Gazte Topaketa egingodute Urretxun abuztuan. Alemaniako Schwarzenbruck herriarekin 1991nsinatutako senidetza harremanaren ildotik prestatu dute elkartzeekitaldia Urretxun.
Senidetzea gauzatu zutenetik motaguztietako ekimenak burutu dituzte Urretxuko eta Schwarzenbruckekogazteek, besteak beste kultura eta kirol arlokoak edota bestelakotopaketak. Hala, harremanari indar gehiago emateko asmoz, aurtenUrretxun bilduko dira. Oraingoz Schwarzenbruckeko hamahiru gaztekbisitatuko dute Urretxu, eta herriko beste hogei gaztek ere baieztatudute bertan izango direla. Oraindik ere norbait parte hartzeko gogozbalego, Aizpuruenea kultur etxean izena eman besterik ez du eginbehar. Bertan jasoko dute beharrezko informazioa.
Hau ez da turismo bidaia izango.Europar Batasuna zer den, non gauden eta nora goazen hausnartzekogune izatea baitu helburu. Urretxuko Udalak, Gipuzkoako ForuAldundiaren eta Schwarzenbruck-eko Udalaren laguntzari esker egitarauoparo eta interesgarria prestatu du abuztuaren 2tik 8ra.
Egitaraua:
Abuztuak 2; astelehena
- 11:30 Bilbora iritsiko dira.
- 17:00 Urretxun zehar bisita turistikoa
- 18:00 Harrera ofiziala udal ordezkarien eskutik Urretxuko udaletxean
- 20:30 Afaria Gaztelekun
Abuztuak 3; asteartea
- 09:00 Gosaria Txirimiri elkartean
- 10:30 Hitzaldia: “Gazteria eta Europar Batasuna” izenburupean, Azipuruenea kultur etxean.
- 13:30 Bazkaria
- 15:00 Pagoeta Udal igerilekuan arratsalde pasa
- 16:00-18:00 Eguraldi txarra eginez gero herri kirolak Aldiri kiroldegian
- 18:30 Santa Barbarara igoera
- 20:00 Barbakoa Santa Barbarako kanpan. Ondoren jeitsiera
Abuztuak 4; asteazkena
- 09:00 Gosaria Txirimiri elkartean
- 10:00 Hizkuntza klasea: euskara Aizpuruenea kultur etxean
- 11:00 Euskal Herriko produktuen dastatzea Txirimiri elkartearen ondoan.
- 11:30 Dantza eta bertso ikastaroa
- 13:30 Bazkaria
- 16:00 Gazteen arteko mahai-ingurua: Zer da gerturatzen eta urruntzen gaituena? izenburupean Antion.
- 18:30 Antiotik jaitsiera
- 19:30 Trikipoteoa
- 21:30 Afaria Txirimiri elkartean, Urretxuko gazteek prestatuta.
Abuztuak 5; osteguna
- 09:00 Gosaria Txirimiri elkartean
- 10:00 Hizkuntza klasea: alemaniera Aizpuruenea kultur etxean
- 11:00 Alemaniako produktuen dastatzea Txirimiri elkartearen ondoan.
- 11:30 Altxorraren bila jokoa Urretxu-Zumarragan barrena
- 13:30 Bazkaria
- 17:00 Hainbat aukera: Pagoetako udal igerilekua, herri kirolak edo denbora librea
- 20:00 Afaria Txirimiri elkartean Schwarzenbruckeko gazteek prestatuta.
- 22:00 Ikus-entzunezko emanaldia: “Schwarzenbruck, herri europarra”, Areizaga -Kalebarren plazan. (Eguraldi txarra eginez gero Labeaga aretoan izango da emanaldia)
Abuztuak 6, ostirala
- 09:00 Gosaria Txirimiri elkartean
- 10:00 Donostiara irteera
- 10:45 Ondarretan hasi eta hirian zehar gida turistikoa
- 12:00 Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan harrera ofiziala, Harremanetarako Zuzendaria de Ernesto Murgiondoren eskutik
- 13:00 Denbora librea
- 14:30 Bazkaria
- 16:00 Hainbat aukera: hondartza, Aquirium-era bisita, Igeldora igo…
- 19:00 Getariara herria eta bertako jaiak ezagutzera
Abuztuak 7, larunbata
- 09:00 Gosaria Txirimiri elkartean
- 10:30 Zumaian Flysch-ak eta hondartza ezagutzeko txangoa
- 12:00 Algoirri interpretazio zentrotik, itsasontzian irtenda Zumaiako geologia eta flysch-a ezagutzera
- 14:00 Bazkaria
- 15:00 Hainbat aukera: hondartza, Zarautz…
- 19:30 Zumaiatik Urretxura itzulera
- 20:30 Afaria Gaztelekun
Abuztuak 8, igandea
- 10:00 Gosaria Txirimiri elkartean
- 11:00 Denbora librea
- 14:00 Bazkaria eta agurra
- 16:00 Aireportura irteera
- 19:00 Hegazkina Schwarzenbruckera
Argazkia: Schwarzenbruck-Urretxu gazte topaketa 2008an (utzita)