Maria Aztiriak diseinu grafikoa ikasi zuen Bartzelonan eta horixe du bizibide. Su artifizialak iragartzeko deitutako lehiaketara bere proposamena bidali eta horixe aukeratu du epaimahaiak. Kolorez betetako kartela da Aztiriak aurkeztutakoa, jai girokoa eta alaia. Gainjarritako tamaina ezberdinetako zirkuluak ageri dira irudian.
Argazkia: Elorza, eta Itxaso, su artifizialen programaren aurkezpenean Maria Aztiriaren kartela atzean dutela. (Ruben Plaza)