Mantenu lanei dagokienean, urterobezala igerileku hustu eginda, garbitu eta berriz betetzeko. Urberoko sarean legionellaren aurkako tratamendua gauzatu da eta margozein konponketa lanak egin dira kiroldegiko zenbait gunetan.
Igogailu berria
Berrikuntza lanei dagokionean, EstatukoFondoko diru-laguntzari esker, igogailu berria izango du Ispillak.Igogailu berriko lanak ez dira oraindik amaitu, eta momentuz hilabeteinguru luzatuko dira, Fernando Fariñas, Zumarragako Udalekokiroletako zinegotziak jakitera eman duenez.
Igogailu berriak, bizikleten aparkalekugainean izango du kokalekua. Aurrekoa baino handiagoa izango da,egungo legeari jarraituz. Lan hauekin batera, beheko solairuanaldagela berriak ere egingo dira, gutxitu fisikoen beharretaraegokituta. Igogailu zaharra zegoen lekuan, solairu guztietan, harreratxiki bat atonduko da.
Ispilla kiroldegiak ateak irekita dituastelehenaz geroztik. Dena den, abuztua amaitu bitartean goizekoordutegian bakarrik izango da erabilgarri; astelehenetik larunbatera09:00etatik 14:00etara eta igandetan 09:00etatik 13:00etara.