Zumarraga eta Urretxuko UdaletakoKultura Batzordeek Bertso-Papera, Narratiba eta Poesiako “IparragirreSariak 2010” Lehiaketarako deia egiten dute. Urtero bezala,euskaraz zein gazteleraz, narratiba, poesia eta bertso paper arloetanaurkeztu ahal izango dira lanak. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere,bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia libreaizango da. Lanak eskuan eraman edo postaz bidali ahal izango dira,irailaren 24rako, eguerdiko 12ak baino lehen, honako helbidehauetara:
Ohiko korreoa:
Aizpuruenea Kultur Etxea – Iparragirre Sariak 2009.
Jauregi kalea, 19.
20700, URRETXU.
Zelai Arizti Kultur Etxea – Iparragirre Sariak 2009.
Legazpi kalea, 7.
20700, ZUMARRAGA.
Lanek inoiz argitaratu gabeak, bestelehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen batialdaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztubeharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folioedo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.
Lanen luzera:
- Narratiba: 6 eta 12 orri artekoa.
- Poesia: 200 lerrotik gora.
- Bertso paperak:
- 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10.
- 16 urtetik gora gutxienez 8 bertso eta gehienez 12.
Egilea nor den adieraz dezakeen inolakodaturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxibatean lehiakidearen datu pertsonalak, Nortasun Agiriaren fotokopiaeta telefonoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanarenhasieran izenburua jarriko da.
Sariak
Hizkuntza eta arlo bakoitzean saribakarra izango da: narratiba euskaraz: 600 euro, narratibagazteleraz: 600 euro. Poesia euskaraz: 600 euro, poesia gazteleraz:600 euro. Bertso paperak, 16 urte arte 150 euro eta 16 urtetik gora:600 euro.
Epaimahaiaren erabakia eta saribanaketaren data eta lekua, Zumarragako eta Urretxuko udaletako weborrialdeetan azalduko da 2010eko abenduan.
Argazkia: Patxitrapero