1960ko irailaren 11 izan zen UrretxukoTxistulari Taldearen lehenengo kalejira eta data hori hartzen dataldeko sorreraren egun bezala. Honela, aurtengo irailaren 11an, 50urte beteko ditu Urretxuko Txistulari Taldeak.
Irailaren 6tik 12ra bitartean TXISTUASTEA ospatuko dute Urretxun. Besteak beste urteurrenaren hariraegindako DVD eta diskoaren aurkezpena izango dira, baita taldearenhistoria biltzen duten argazkien erakusketaren inaugurazioa ere.
Irailaren 11an egingo da dena den,urteurreneko festa nagusia. Aurretik aipatu bezala, egun horretantaldekide kopuru gehiena biltzea da taldearen asmoa. Meza, kalejiraeta bazkari eder bat prestatzen dabiltza bien bitartean. Bazkarianparte hartzeko izenematea irailaren 3a arte, ostiral honetara arteegongo da zabalik eta urretxukotxistulariak@gmail.com postaelektronikoa erabili daiteke izena emateko.
Bihar entsegu txiki bat egingo daUrretxuko Kultur Etxean errepaso txiki bat egiteko. Herrikotxistulari guztiak, direnak eta izan direnak gonbidatu dituzteentsegu honetara.
Egilea: Urretxuko Txistulari Taldea.
Ikusi eta entzun “Urretxuko Txistulari Taldea 1960-2010” bideoa