Larunbatean egin zen Urretxun, GoierriKirol Elkarteak antolatuta junior mailako Urretxuko Sari Nagusia.Laugarren urtea betetzen zuen probak aurten eta Ioritz Urdangaringaztearentzat izan zen garaipena. 37 segundoko aldea atera zienUrdangarinek Miguel Angel Benito eta Mikel Iturria buru zituentaldeari.
Junior mailako txirrindulari probakUrola Garaia, Goierri eta Urola Erdia eskualdeak zeharkatu zituen.Arratsaldeko 16:00etan eman zitzaion hasiera probari Urretxun,Goierri Elkartearen parean. Azpeitia aldera egin zutentxirrindulariek lehendabizi, handik bueltan Legazpi, Ezkio Itsaso,Ormaiztegi, Lierni eta Gabiriatik igarotzeko besteak beste. Gutxigora behera 82 kilometro inguruko ibilbidea burutu zuten partehartzaileek.
Goierri Kirol Elkarteak Juan LuisLeatxe txirrindularia izan du gogoan proba iragartzeko kartelean.Leatxe Goierri Iratxo Lenz taldeko partaide izan zen 1974an. Besteakbeste, gaztetxoen artean bizikletarako zaletasuna bultzatzekobaliatzen da proba.
Argazkia: proba Legazpitik pasatzen zenune bat larunbatean.