60ko hamarkadako Ingalaterran dago girotuta. Jenny gazteak Oxfordera joan behar du Unibertsitate ikasketak egitera. Ez dago bereziki emozionatuta, baina gurasoen nahia bete behar du. Joan aurretik, helduagoa den gizon dotore eta ikasi bat ezagutuko du, David. Unibertsitatean ikasten ez diren gauza asko irakatsiko dizkio. Peter Sarsgaardek jokatu du Daviden rola,baina protagonista nagusia Carey Mulligan da. Modako aktore bihurtuda eta dagoeneko askorekin konparatu dute. Lone Scherfig Europaren historian garrantzitsua izan zen une bateko gizartea aztertzen saiatzen da: burgesia diruduna, emakumearen askatasuna… Zineklubean urriaren 8an ikusgai.
ButaK 21 zineklub taldea