Azken bi hamarkadetan puntaren puntarairisteko zorian izan diren kirolariekin bukatzeko Ander Txintxurretasaskibaloi jokalariarekin izan gara. 90eko hamarkada hasieran ilusioapiztu zuen eta herritarrek gertutik jarraitu zuten, baina belaunekolesioek kirola uztera behartu zuten.
Nolatan zaletu zinen?
Ikastolan, 12-13 urte bete arte,gainontzeko guztiek bezala, futbolean jokatu nuen. Baina auzokolagunekin saskibaloian jokatzen nuen. Lagun batzuek Goierri taldeanjokatzen zuten eta 13 urterekin haiengana jo nuen. Urtebete eman nuenGoierrin. Denboraldi amaieran proba batzuk egon ziren eta horienondoren Donostiatik eta Gasteiztik deitu zidaten. Askatuak talderajoatekoa nintzen, baina Gasteiztik deitu zidatenean bertara joateaerabaki nuen. 14 urte nituen.
Nola gogoratzen dituzu lehen urtehaiek?
Iban Rodriguez, Rufino, JosebaZaldua… izan ziren nire taldekideak Goierrin. Beti gustatu izanzait gehiago jokatzea ikustea baino. Egun ere ez dut saskibaloiagertutik jarraitzen. Partida garrantzitsuak bakarrik ikusten ditut.Nire idolo bakarra Michael Jordan izan da.
Zein postutan jokatzen zenuen?
Goierrin pibot postuan jarri ninduten,baina Gasteizen eskolta jarri ninduten eta aurrerantzean postuhorretan jokatu nuen.
Zer moduz moldatu zinen Gasteizen?
Taldeak harrera familia batzuk zituenGasteiztik kanpoko jokalarientzat eta lehen hiru urteak familiabatekin eman nituen. Lehen denboraldian astebururo etxera itzulinintzen, baina Gasteizen lagunak egin nituen eta astero etxeraetortzeari utzi nion.
Gogorra egin al zitzaizun Gasteizkobizimodura ohitzea?
Etxetik irten nintzen lehen aldia zeneta lehen urtean gurasoak eta lagunak faltan bota nituen. Hurrengourteetan, berriz, oso ondo moldatu nintzen. Izan ere, Gasteiz hiritxikia da eta Zumarragatik gertu dago.
Zeintzuk izan ziren zure lehentaldekideak?
Nire lehen taldekideak ez ziren lehentaldera iritsi, baina ondorengoak bai. Beti ni baino zaharragoekinjokatu nuen. Bigarren urtean junior mailako Espainiako txapelketairabazi genuen. Taldean David Sala, Marcelo Nicola, Walter Guiñazu,Iñaki Gomez eta Jorge Garcia zeuden, besteak beste. RealMadrilen David Peral, Lasa, Esteller eta Santos zeudela gogoratzendut. Txapelketa Bilbon jokatu zen eta erraz irabazi genuen, talde osoindartsua baikenuen.
Gutxira lehen taldearekin entrenatzenhasi zinen.
Hala da. 17 urte bete gabe nituenoraindik lehen taldearekin bidaiatzen hasi nintzenean. Salto eginbehar nuela zirudien, baina arazoak hasi ziren: belaunak oso gaizkinituen, batez ere ezkerrekoa, eta 17 urterekin lehen ebakun-tza izannuen. Minarekin jarraitu nuen eta 19 urterekin berriro egin zidatenebakuntza. Eskuineko belaunean ere arazoak izan nituen eta 23urterekin saskibaloia utzi nuen.
Zer dela eta uste duzu izan zenituelaarazo horiek?
Gaztetan asko jokatu eta asko entrenatunuen, askotan porlan gainean. Mina nuela esaten nuen, baina ezzidaten jaramon handirik egiten. Egun ez zen halakorik gertatuko.
Baskonian al zeunden oraindiksaskibaloia utzi zenuenean?
Ez. Azken bi denboraldiak Arrasaten etaBurgosen eman nituen. Pentsa zein zen nire egoera: BurgosetikGasteizera itzultzean Mirandan gelditu beharra nuen, belauneko minazela eta. Astelehen, astearte eta asteazkenean atseden hartzen nuen;ostegun eta ostiralean apur bat entrenatzen nuen eta asteburuanpartida jokatzen nuen. Oso gaizki nengoen eta saskibaloia uzteaerabaki nuen.
Gogorra izan al zen saskibaloia uztea?
Bai, proiekzio handia bainuen. Beti nibaino zaharragoekin jokatu nuen eta dena oso ondo zihoan. Ebakuntzenkontua eta saskibaloia utzi beharra gogorra izan zen eta boladabatean izorratuta egon nintzen. Zorionez, buelta eman nion etaaurrera egin nuen.
Goi mailako jokalariekin entrenatzekoaukera izan zenuen.
Lehen taldearen aldagelan sartunintzenean mutikoa nintzen oraindik. Garai hartan Mendizorrotzanjokatzen genuen oraindik. Pablo Laso, Ortega, Sibilio, Ramon Rivaseta Larry Micheaux zeuden taldean, besteak beste. Gasteizekoekin,Lasorekin eta Ortegarekin, egin nuen harremanik sendoena. Perasovicere oso jatorra zen. Gazteekin oso ondo portatzen zen. Amerikarrak,berriz, euren kasa ibiltzen ziren.
Ez zenuen lehen taldearekin askojokatzeko aukerarik izan.
Ez, ez… Taldea osatzeko eramatenninduten. Hiruzpalau partidatan bakarrik parte hartu nuen.Baskoniaren Europa mailako lehen finalean, Lausannen, izan nintzen.
Zer egin duzu saskibaloia utzizenuenetik?
Jarduera Fisikoaren eta KirolarenZientziak ikasteko asmoa nuen. Probak gainditu ondoren, Fisioterapiaegitea erabaki nuen. Estatu Batuetara joan nintzen, bi helbururekin:Miamiko mediku bat ikusteko eta Fisioterapia ikasteko. Nire helburuaosatzea eta beka batekin bertako talde batean jokatzea zen. Bainabelauna ez zen osatu eta itzuli nintzenerako ikasturtea hasitazegoen. Fisioterapia ikasten hasi nintzenerako 25 urte nituen. Bosturte eman nituen Madrilen. Urte oso onak izan ziren. Itzulinintzenean Mundaiz kirol gunean hasi nintzen lanean. Handikhilabetera Baskoniakoek deitu zidaten eta medikuari laguntzea eskainizidaten. Ikasteko eta saskibaloi munduan jarraitzeko aukera onairuditu zitzaidan. Donostiako lana utzi ondoren, aurrekontu arazoakzituztela eta nire postua kendu zutela esan zidaten. Dezentehaserretu nintzen. Hala, lagun baten bitartez, Iruñako enpresabatentzat komertzial lana egiteko aukera suertatu zen. Lauzpabosturte eman ditut horretan, lehenengo Gasteizen eta gero Valentzian.Lan horretaz nekatu nintzen eta itzuli egin naiz. Fisioterapianjardun nahi dut eta horretarako berriro egunean jarri beharra dut.Duela urtebete Osakidetzako oposizioak gainditu nituen, baina horiepe luzeko egitasmoa da.
Non bizi zara egun?
Zumarragara itzuli naiz, baina oraindikez dut erabaki zer egingo dudan: ikasi eta hausnartu ondorenerabakiko dut. Asteburuetan Gasteizera joaten naiz, bertan baititutlagun guztiak. Urte asko eman ditut Zumarragatik kanpo eta hemengojendearekin nuen harremana galdu egin dut.
Saskibaloia ez duzula gertutikjarraitzen esan duzu.
Liga bukaera, Baskoniarenkanporaketak… bakarrik ikusten ditut. Futbola ikustea ere ez dutasko atsegin, baina Real Madrilen eta Bartzelonaren arteko partidaketa Txapeldunen Ligako kanporaketak ikusten ditut.
Lagunarteko partidak jokatzen aldituzu?
Ez. Baskoniako taldekide ohiak noizeanbehin elkartu egiten dira jokatzeko eta behin nik ere parte hartunuen, baina hasi eta hamar minutura ia belauna txikitu nuen berriro.Garai batean egiten nituenak egiten saiatu nintzen, baina dagoenekoezin dut halakorik egin: belaunak oso gaizki ditut eta batereentrenatu gabe astakeriak egitea ez da ona. Hori dela eta, gehiagotanez parte hartzea erabaki nuen.
Egun beste zaletasun batzuk dituzu,beraz.
Noizean behin partidaren bat ikusi,musika kontzertuetara joan, lagunekin gelditu… beste munduko ezerere ez.
Nola ikusten duzu Baskonia?
Urtero aldaketa asko egiten dituzte etaondo lan egiten dute, beti goian baitaude. Dena den, urtero RealMadril, Bartzelona, Olympiakos eta gainontzekoen aurka borrokatzeaoso zaila da.
Garai batean Jordan gustuko zenuelaesan duzu. Eta egun?
Nire ustez historiako onena da etaizango da. LeBron James eta Kobe Bryant ez dira hurbildu ere egiten.Sekula ez naiz mitozalea izan eta egungo jokalarien artean ez dutinor bereziki gustuko. Bat esatearren, Espainiako selekziokoenartean, Gasolen faltan, onena Navarro dela uste dut.