Eskerrak ez daukagun sekulako pepinoaeta gehiago flipatzeko autoak… nola esaten da… autoak apur batjaitsi (?) ez ditugun. Ez dakigu ibilgailu motorizatuak herrienerdigunetik ateratzeko estrategia ote den. Helburu ona litzateke,herri erdiguneak oinezkoentzat aldarrikatzen jarraitzen baitugu,errepide erdian jarritako porlanezko mendiak —hasieran zeudenakbehintzat— gehiegizkoak iruditzen zaizkigun arren. Auto sendoakizatea hobe. Eta gidari trebeak. Galdetu bestela Auzitegi Nazionalean(to gai-txiribuelta sinestezina eta irakurleon arreta bereganatzekoprimeran etorri zaiguna!).
Irailaren hasieran, Adierazi EuskalHerria! izenpean bildutako hainbat astakilok eskubide zibilen aldekobadena altxa zuten, eta hura txikitu zuen autoan igo ziren epaileak.Handik gutxira beste auto bat argitaratu zuten, dexente azkarragoa,aurreko astakiloen lagunek bigarren baden bat egin zutelako. Hura eredeuseztatu zuten epaileek. Astakilo burugogorrak baden berriaaltxatzen hasi ziren gero Bilboko Kafe Antzokian: 40 lagunek EuskalHerriaren eskubide zibilen aldeko mugimendua eratu zuten.
Baden handi samarra izango dela ustedugu, urduri jarri baititu asko. Alderdi politiko batzuek ez dutenahi euren motorra kalatu eta erdibidean geratzerik, badenaren erdianez aurrera ez atzera. Horregatik daude Auzitegi Nazionaleko garajerabegira, epaileak zer-nolako autoak tuneatzen ari diren jakitekoirrikaz. Gurpil handiko munstroak fabrikatzeko eskatu diete, badenakahalik eta errazen gainditzeko. Ez dira konturatzen kalekoerrealitatetik urrundu egiten dituela horrek, eta baxuak ageriangeratzen zaizkiela, itsu ez dagoen edonork ikusteko moduan.
Jon Torner
Jon Ormazabal