Gizonezkoek nahiz emakumezkoek pairatu ditzaketen zain dilatazioak dira eta gorputzeko edozein ataletan ager daitezkeen arren, ohikoena hanketan agertzea da.
Batez ere zutik ordu asko pasatzen dituzten pertsonetan agertzen dira, batik bat geldi egoten direnetan, baina eragin genetikoa dagoenik ezin dugu ukatu. Funtsean odolak berriz ere bihotzera bueltatzeko indar gutxi duela eta zainetan biltzen joaten da beren ibilbidean poltsatxo urdinskak azalarazten dituztelarik. Hauek tratatzeko ezinbestekoa da egunero ibiltzea, ur hotzarekin hankei dutxa hotzak ematea eta eserita gaudenean hankak altueran mantentzea. Neurri hauez gain, zutik ordu asko pasatzen dituzten pertsonentzat oso mesedegarria izaten da atsedeneko galtzerdiak erabiltzea eta beharrezkoa denean tratamendu medikoa ere har daiteke. Kontuan izan neurri hauek guztiak barizeak ekiditeko ere erabili daitezkeela eta askotan hori izan daitekeela erremediorik onena. Beste ezerk ez badu funtzionatzen, azken aukera kirurgia da.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide