Software librea gure bizitzetan geroz eta ulergarriagoa eta errazagoa suertatzen ari zaigun honetan, bada geroz eta gehiagok erabiltzen dugun erreminta bat: OpenOffice.
Microsoft Officeren alternatiba da eta Word, Excel eta Power Pointen pareko programak eskaintzen ditu. Saretik doan jaitsi daiteke, http://www.openoffice.org helbidetik. Testu prozesatzailea lehen aldiz erabiltzean kontuan izan behar da dokumentua defektuz .odt formatuan gordetzen duela, .doc formatuan gorde beharko dugu hurrengo batean Microsoften testu prozesatzailearekin ireki nahi badugu.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide