Hiru lagun hauek sekulako lana egindute txistulari taldean eta herriaren esker ona ondo merezia dute.Urte asko daramatzate elkarrekin eta euren arteko harremanaz mintzatugara beraiekin.
Aurkeztu zeuen buruak, mesedez.
Juan Manuel Kerejeta (J.M.K.): JuanManuel Kerejeta, Atxunberri, dut izena. 59 urte ditut, 60 egiteko.Mekanikoa izan nintzen, baina duela bost urte istripua izan nuen etaerretiratuta nago. Alaba bakarra dut eta baita biloba ere.
Jose Jabier Larrañaga (J.J.L.):Ni Jose Jabier Larrañaga Jostenka naiz. Jostenka ezizena da,baina hala ezagutzen naute gehienek. Gaztetan Joseja deitzen zidateneta, halako batean, batek konfundituta Jostenka esan zuen. Batzueigrazia egin zien eta horrekin gelditu nintzen. Hasieran haserretuegiten nintzen, baina alper-alperrik zen. 60 urte ditut eta biharbertan (irailaren 15ean) 61 egingo ditut. Iaz langabezian gelditunin-tzen eta dagoeneko ez naiz gehiago lanera joango. Ni ere, JuanManuel bezala, mekanikoa izan naiz. 43 urte eman ditut horretanlanean.
Jose Mari Lasa (J.M.L.): 58 urte ditut.Kutxan lan egin nuen, 33 urtetan. Ni ere erretiratuta nago.
Hirurak erretiratuta zaudete, beraz.
J.J.L.: Joxe Marik apustua irabazizidan, gainera. Ni baino lehenago erretiratuko zela esan zuen etaasmatu egin zuen. Diruaren sobrea Juan Manuelek eduki zuen etxeangordeta.
J.M.K.: Ez nuen uste Jose Marikirabaziko zuenik!
J.M.L.: Nik bai, ordea! 10 zentimojokatu genituen, baina depositatuta!
Lagun onak zaretela nabaria da. Noiztikezagutzen duzue elkar?
J.M.L.: Txiki-txikitatik.
J.M.K.: Bi plazakoak eta besteaLabeagakoa…
J.J.L.: Jose Manuel txiki-txikitan hasizen txistu taldean.
J.M.K.: Abesbatzan ere bai. JoseMarirekin abesten nuen. Garai hartan beharko joan parrokiakoabesbatzan abestera!
Zu izan zinen, beraz, txistularitaldean hasten lehen.
J.M.K.: Bai. Ramon Esnaolarekin hasinintzen. Garai hartan Inazio Barrio zen danbor jolea, bainaorkestrarekin ere jotzen zuen eta askotan danbor jolerik gabegelditzen ziren. Ramon Esnaolak bere etxera joateko esan zidan etahala ikasi nuen danborra jotzen. Danborra jo dut beti. Argazki bateantxistuarekin azaltzen naiz, baina tranpa egin nuen: Santirenomenaldian txistua hartu nuen, baina argazkirako bakarrik. Ez dakittxistua jotzen.
Eta zuek nolatan hasi zineten txistuajotzen?
J.J.L.: Arreba hasi zen, baina aspertuegin zen. Orduan, beharbaba nik ere txistua jotzen ikasiko nuela esannuen etxean. Gurasoek sekulako errieta egin zidaten: “hasi bai,baina ez duzu ezer egiten…”. Santirekin hasi nintzen, 13 urtenituela, eta 14rekin lehen kalejira egin nuen: 1963an, taldea sortueta hiru urtera. Harrezkero, hemen nabil bueltaka. Gustura. Lagunasko egin ditut eta gauza asko ikusi ere bai.
J.M.K.: Garai hartan txistulari taldeanjo ahal izatea oparia zen. Gure txangoak Santa Barbarara izatenziren. Auto oso gutxi zeuden eta herritik ez ginen ateratzen. Noizeanbehin Donostiara trenez eta kito. Txistulari taldearekin tokiaskotara joaten ginen eta hura guretzat saririk ederrena zen:egunpasa joan, bazkaldu… Hiru eguneko txangoak ere egiten genituen.Egunero entsegatzen genuen eta hiru eguneko txangoa egin aurretikjende gehiago etortzen zen entseguetara.
Nolatan hasi zinen zu txistua jotzen,Jose Mari?
J.M.L.: Beste mutiko batzuk txistuajotzen ikusten nituen eta nik ere jo nahi nuen, baina etxean ezzidaten hasten utzi Batxilergoa bukatu arte. Batxilergoa 14 urterekinbukatu nuen eta berehala txistua jotzen hasi nintzen. 67ko Korpusegunean jo nuen lehen aldiz taldearekin. Tiple taldean ere lehenagohasi nahi izan nuen, baina On Santiagok ez zidan utzi txikianintzelako. Musika beti gustatu zait. Txistua jotzen Santirekin ikasinuen. Gure semearen irakaslea ere bera izan zen. Bi belaunadi,gutxienez, ezagutu zituen. Santiren lana izugarria izan zen eta biokberarekin ikasi genuela esatea gustatzen zait. Taldearen arima izanzen. Ezkondu zenean Ormaiztegira joan zen eta urte haietan Jostenkakhartu zuen ardura, baina orduan ere ez zuen taldea utzi.
Zuen seme-alabak ere txistulari taldekokideak al dira?
J.M.K.: Alabak 7-8 urtetan jo zuentxistua. Bilbora ikastera joan zenean utzi zuen txistua.
J.J.L.: Nire semeak ere jo zuen.Danborra eta txistua jo zituen, baina kalejiretan ez zuela joko esanzidan. Txistua jotzen ikasten ari zela danborra jotzen hasi zenKerejetarekin. Danborrarekin kalejira pare batean parte hartu zuen,baina txistuarekin ez. Derrigortzea alferrik denez…
Asko aldatu al dira txistua etaUrretxuko taldea 50 urte hauetan?
J.M.L.: Gizartea asko aldatu da etatxistua teknikoki ere bai. Gu txistua jotzen hasi ginen garaian ezzegoen ikasteko aukera handirik eta jende asko 14 urterekin hastenzen lanean. Ez zegoen musika eskolarik, ez zegoen ingelesa ikasibeharrik… Jendea egunero etortzen zen entseatzera. Egun oso zailada denok elkartzea eta, gainera, taldeko gehienok 10-15 urtedaramatzagu. Hutsune bat egon da eta hori nabaritzen ari gara. Duelabizpahiru urte 6-7 lagun etorri ziren eta oraindik berde samar daude.
J.M.K.: Guk, egunero entseiatzeaz gain,igandeetan goizean eta arratsaldean jotzen genuen. Arratsaldeandantza sueltoa izaten zen pilotalekuan.
J.M.L.: Garai hartan telebistarik ereez zegoen. Urretxun lau telebista zeuden. Gure etxean 1966an ekarrikogenuen. Gizartea oso ezberdina zen. Egun osoa kalean ematen genuen.
J.M.K.: Horrekin guztiarekin lotuta,Donostiara joan ginen batean Migel Lasa eta biok alde batetik joanginen eta gainontzeko txistulariak bestetik: gora begira gindoazen,hango telebista antena kopuruak txundituta, nik txistua entzutennuen, berak danborra…
Nola ikusten duzue txistuaren etaUrretxuko taldearen etorkizuna?
J.M.L.: Ez naiz oso baikorra. Gauregungo bizimoduak eta globalizazioak ez dute asko laguntzen, bainaeuskaldunak egoskor samarrak izan gara orain arte eta horri eskereutsi diogu. Saiatu egin beharko dugu. Haizea ez dugu alde izango,baina eutsiko diogula uste dut. Esan bezala, lehen txistua herritikkanpora joateko aukera bakarra zen. Egungo gazteak, berriz, noiznahijoan daitezke beste herri batzuetara txistua jotzeko beharrik gabe.Alde horretatik txistuak erakargarritasuna galdu du, baina euskalkulturarekin lotuta dago eta gazteen artean kontzientzia pizteaespero dut. Bestalde, errepertorioa berritu daiteke, baina etorkizunaez da erraza izango.
J.M.K.: Lagun askori irakatsi dietdanborra jotzen, baina orain gutxi gaude. Ea nirekin ikasi zutenhoriek berriro azaltzen diren.
Zuek behintzat luzaroan jarraitzekoasmoa izango duzue…
J.M.L.: Beste 200 bat urte gutxienezbakoitzak… Gazteek gu botatzeko ahalegina egin dutela uste dut,dominekin eta halakoekin, baina ez gaituzte horren erraz botako…
Zer diozue dominaren kontuaz?
J.M.L.: Niri ez zitzaidan ekimenagehiegi gustatu eta argi eta garbi esan nien. Aurten taldearen 50.urteurrena ospatzen ari gara eta ez zen inor destakatu behar. Ezerdestakatzekotan, Santi Gutierrezen eta Ramon Esnaolaren lanagoraipatu behar zen.
Dena den, harro egoteko modukoa da.
J.M.L.: Gure taldeko gazteek asmorikonenarekin egindako eskaera da eta Urretxuko Udalak onartu egin zuen.Eskertzekoa da.
Zer dira zuentzat txistua, danborra etaUrretxuko txistulari taldea?
J.M.L.: Lagun bati txistua lagun handibat dela esan nion: gutxi eskatu eta asko ematen duena. Egunzoragarri eta lagun asko eman dizkigu. Baita bazter zoragarri askoezagutzeko aukera ere.
Dena den, beste zaletasunen bat ereizango duzu.
J.M.L.: Aurten oso lanpetuta izan gara,50. urteurreneko ekitaldiak zirela eta. Bi aukera genituen: bazkariaeta parranda bakarrik egitea edo zer edo zer gehiago egitea. Bigarrenbide horretatik jo dugu eta lan handi samarra hartu dugu. Dena den,ni behintzat oso gustura nago egindako lanarekin. Egindakoak horgeldituko dira. Datorren urtea lasaiagoa izango da.
Denbora libre asko izango duzue.Erabaki al duzue zer egingo duzuen?
J.M.L.: Kirola egitea gustatzen zait:mendian ibiltzea, bizikletan ibiltzea… Musika, paper zaharrak,euskara eta euskal kultura ere atsegin ditut eta etorkizunean alorhorietan lan egin nahi dut. Burua gehiegi estutu gabe eta orain artebaino patsada handiagoz.
J.J.L.: Niri ibiltzea gustatzen zait.Astebururo joaten naiz mendira Legazpiko koadrila batekin.
J.M.K.: Biloba zaindu, mendira joan etaetxeko lanak egin. Umea zaintzearena orain arte eduki dudan lanikederrena da.
Zer esango zenukete batak besteaz?
J.M.K.: Zorte handia izan dut. Lagunhandiak eta jatorrak dira.
J.J.L.: Bai, elkarrekin ondo moldatugara beti.
J.M.L: Taldetik pasatu garen guztiokbeti aipatzen duguna taldeko giro jatorra da. Bi hauek aportaziohandia egiten dute.
Bukatzeko, beste zer edo zer aipatunahi al duzue?
J.M.L.: Lehen txistuak zer eman digungaldetu diguzu eta, une alaiez gain, une hunkigarriak ere emandizkigu. Musika alaitasuna zabaltzeko dela esaten dugu, bainatristezia azaltzeko ere balio du. Gernikan, 1997an, diskoa grabatuzen bonbardaketaren 60. urteurrena zela eta. Txistulari pila bateketa abesbatza handi batzuek parte hartu genuen eta Gernika martxafunebrea jo genuen. Oso hunkigarria izan zen. Bestalde, txistuariesker Andaluziako Salve Rociera hango flauta joleekin jotzeko aukeraizan dugu, Bartzelonan La santa espina sardana txistuarekin jotzekoaukera izan dugu, Donibane Lohitzunen Ravelen Boleroa jo genuen,Bartzelonako eta Mardrileko futbol zelaietan txistua jo dut Realarianimatzen… Une horiek oso bereziak izan dira eta hor gelditu dirabetiko.
J.M.K.: Nik beti esan dut zorte txarraizan dudala, txistua danborra baino erosoagoa baita eramateko. Bainabehin zezen-plaza baten izan ginen eta danbor gainean eseri nintzen.Orduko hartan danborra jotzea onerako izan zen!