Zer iritzi duzu Urretxuko Udalak ibilgailuei jarri dizkien oztopoei buruz? (159. alea)
Ondo deritzozu?
|
Jose Ignacio Gomez
Oztopoak jartzearen aldekoa naiz, baina Udalak jarri dituenak altuegiak iruditzen zaizkit. Lehenengoz ikusi nituenean oraindik margotu gabe zeuden eta kolpe latza eman nion autoari. Dena den, jendea polikiago joan dadin ondo daude.
|
|
Aitor Agirrezabal
Oso gustura nago oztopo hauekin. Udala zoriondu nahi dut. Izan ere, lehen jendea ziztu bizian ibiltzen zen autoarekin eta hori oso arriskutsua zen. Batez ere haurrentzat eta adineko jendearentzat. Herritar gehienak ez daude oso gustura, baina ni bai.
|
|
Rosa Ruiz
Gehiegi ipini dituztelakoan nago, baina bakarren batzuk jartzearen aldekoa naiz. Hala ere, argi dago altuegiak direla eta auto batzuk arazoak dituztela.
|
|
Alicia Campos
Oinezkoentzat oso ondo daude. Izan ere, autoek ia erabat frenatu beharra dute. Kontua ez da asko jarri dituztela, altuegiak direla baizik. Bestela, konforme nago.
|
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide