Urtehauetako esperientziak asko erakutsi digu, jende berri asko ezagutu dugu, euskararen mundua anitza eta zabala dela ikusi dugu. Gu euskara erabiltzeko desioak eta horretarako ditugun oztopoak gainditzeko gogoak elkartzen gaitu.
Zintzo Mintzo Elkarteak euskararen erabilera areagotzea du helburu, gure hurbileko egunorokoan gure hizkuntza aukera errealagoa izan dadin, hiztunongan eta inguruan eraginaz. Jakin badakigueuskarak ez duela elkarterik behar, guk, euskaltzaleok, behar dugula elkartea, gure indarrak batu eta errealagoa izan dadin euskaraz bizitzeko aukera. Euskaltzaleok gure herriotan euskaraz bizitzeko ditugun oztopoei erantzun bateratu bat emateko behar dugu elkartea.
Argidugu Urretxu eta Zumarragan euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor baten beharra badagoela. Erabilerari buruzko azken datuek premia hori oraindik nabarmenago utzi dute agerian.
Zintzo Mintzon egindakoaren eta egungo egoeraren inguruan hausnartu dugu eta elkartearen fase bat amaitu dela uste dugu. Dagoeneko martxan ditugun proiektuek bide berriak urratu beharko dituzte, egoera eta baldintza berrietara egokituz. Gure egitekoa eta gure egitura birmoldatu beharreangaude.
Fase berri bati ekiteko prest gaude. Fase horrek motor berria behar du, hau da, zuzendaritza-talde eta parte-hartzaile berriak behar ditu. Antolatzeko eta egiteko bide berriak urratuko dituzten pertsonak behar ditu, lehentasunak definitu eta sektore berriak inplikatuko dituztenak.
Gure proposamena irekia da, malgua, ekarpen berrietara irekia, jende berriari zuzendua.
Zuproiektu berri honen partaide, sustatzaile edota gidari izan zaitezke, anima zaitez, aukera polita da, erronka bikaina da, merezi duena, elkartuta errazagoa izango da eta guztion lorpen txikiak aukera berriak irekiko dituzte. Badakigu asko dagoela egiteko baina ez zara bakarrik sentituko asko baikara laguntzeko prest gaudenak.
Fase berriaren abiapuntu gisa uztailaren 7an batzar ireki bat antolatu dugu, bazkide eta euskaltzale guztiei zabalik. Batzarra 6:30etan izango da, Zelai Aristi Kultur Etxean.
Animo zain zaitugu.