Urretxuko eta Zumarragako euskaltegitik Mintzalaguna egitasmoa berriz ere abiaraziko dutela iragarri dietebizilagunei. Ikasturte berriarekin batera hasi nahi dituzteeuskarazko tertulia saioak, eta horretarako bai gidari edota baiikasle moduan aritu nahi duten herritarrei parte hartzeko deia egindiete.
Ikasleei dagokienez, euskaraz ulertu eta maila apaleanbada ere hitz egiteko gai direnek har dezakete parte. Gidari, berriz,euskara eredu ona duten herritar guztiak izan daitezke. Gidarienaboluntario lana izaten da. Hiru edo lau pertsonako taldeak osatzendituzte eta astean ordubetez hitz egiteko elkartzen dira. Taldekideeiondoen datorkien lekuan eta orduan biltzen dira, eta eurekerabakitzen dute ordu hori zertan igaro: kafe bat hartuz, emanaldibatetara joanez… Ez da jarduera itxia izango, eskatu ahala sortukobaitituzte talde gehiago. Berrikuntza moduan, gainera, aurtenUrretxun eta Zumarragan merkatariei zabalduko diete berezikimintzalaguna ekimena.
Tertulia horietan jarduteko izena emannahi dutenek Urretxuko eta Zumarragako euskaltegira (943 72 33 10)hots egin behar dute.
Lehen urratseko taldea
Udal euskaltegian, bestetik,lehenbiziko urratseko taldea osatzeko jende bila ari direla azaldudute. Interesa dutenek euskaltegira bertara joan behar dute.
Argazkia: pasa den urteetan mintzalaguna egitasmoan parte hartu duten zenbait herritar Zintzo-Mintzoren egoitzan.