Astelehen gauean hiru pertsona atxilotu ditupoliziak Urretxun, elkarte batean lapurreta egitea leporatuta. 18, 23eta 29 urte dituzte atxilotuek eta Ertzaintzatik azaldutakoarenarabera, hauetako bi elkarte baten barruan atzeman dituzte etahirugarrena aldiz, kalean, zelatan zegoela. Bizilagun batzuek lokalbatean lapurreta egiten egon zitezkeen hiru pertsona “susmagarri”zeudenaz ohartarazi dute polizia eta ertzainak bertaratzean, elkartebaten sarrerako atea bortxaz irekita zegoenaz ohartu dira. Lekuanbertan zelatan zegoen gizonezkoa atxilotu dute eta behin elkarterasartuta, gainontzeko bi pertsonak atzeman dituzte, beti ere ertzainekjakinarazi dutenaren arabera. Elkarteko diru-kutxan eta ate batzuetankalteak zeudela azaldu dute poliziek eta baita telebista bat berelekutik aterata zutela, ustez, lapurtzeko asmoz.