Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru AldundikoPartaidetzarako Bulegoko zuzendaria, Urola Garaiko Lanbide Eskolanizan zen atzo goizean. Eskolako 50 ikasle ingururekin elkartu zen,UGLEn eskainiko den etengabeko heziketari buruz hitz egiteko,Kudeaketa Planaren berri emateko eta ikasleek luzatu zituztengalderei erantzuteko.
UGLEko etengabeko heziketa
2010-2011 ikasturtean burutuko direnikastaroen zerrenda prest dago jada UGLEn. Guztiz doakoak izangodira, nagusiki lanean dauden horiei zuzendutakoak, nahiz etaonartutakoen %40a langabetua izan daitekeen.
Alor ezberdinak jorratuko dira ikastarohauetan: mekanizatua, marrazketa, soldadura, mantenu-lanak,elektrizitatea, automatismoak, aplikazio informatikoak edota adimenemozionala eta ingelesa bezalako alorrak. Guztira, 60 ikastaro bainogehiago.
Ikastaro guztiak astelehenetikostegunera burutuko dira, arratsaldez 18:00etatik 20:30era artekoordutegian. Ikastaro hauetakoren batean izena eman edo informaziogehiago jasotzeko 943 725670 telefonora deitu daiteke edo UGLEren weborria bisitatu.
Aldundiaren Kudeaketa Plana
Partaidetzarako Bulegoko zuzendariak,Gipuzkoako Foru Aldundiak azken hiru urteetan landutako KudeaketaPlanaz ere hitz egin zien bertaratutakoei. Besteak beste planakbiltzen dituen zazpi helburuak izan zituen mintzagai: mugikortasunaurreratua eta komunikazio azpiegiturak indartzea, lurralde orekamantentzea eta zaintzea, gure nortasuna eta kultura babestea,gipuzkoarren ongizatea bermatzea, lehiakortasuna handitzea eta bakeaeta normalizazioa lortzea.
Plan honetan finkatutako helburuetatik%87,6 beteta zeuden pasa den ekainerako. Bitarte horretan gainera,Foru Aldundiak Krisiaren Aurkako Plana ere jarri behar izan du abian.Lan honetarako 100 milioi euro bideratu dira. Besteak beste, hiruobra publiko aurreratu dira, 182 berrikuntza martxan jarri dira, 181gazte kualifikatu kontratatu dira, minusbaliotasun baztertzearriskuko 5.500 pertsona laneratu dira, hamar enpresa eta 27proiekturen nazioartekotasuna lortu da eta zortzi azpiegiturateknologiko sustatu dira.
”Gipuzkoa Eraikitzen”
Atzoko saioan zehar, ahoz landutakogaiez gain, lanbide eskolako ikasleek euren iritzi eta ekarpenakidatziz luzatzeko aukera izan zuten Aldundiaren ”GipuzkoaEraikitzen” programaren bitartez. Aldundiaren kudeaketaherritarrekin partekatzeko eta aztertzeko helburuarekin sortu duGipuzkoako Foru Aldundiak aipatutako programa. Azken helburua, eraguztietako talde eta herritarrekin elkartu eta zuzenean haienekarpenak eta iritziak jasotzea delarik.
Argazkia: Imanol Lasa UGLEko ikasleekin atzo goizean.