Pasa den uztailaren erdialdean hasi zenMadrilen Udalbiltzaren eta bertan auziperatutako 22 pertsonen aurkakoauzia. Atzo eta gaur epailearen aurrean eseri dira berriz ereauzipetuak, tartean Joseba Garmendia eta Miren Josu Aranburuherritarrak. Gaur kasuaren froga txostenak aurkeztuko diratribunalaren aurrean eta aurreikuspenak betez gero, urriarenerdialdean epaiaren zain geldituko da kasua.
Elkarretaratzea eta manifestazioa
Epaiketa hasi zenetik egin bezala, BaiUdalbiltzari Sareak epaiketa salatu eta auzipetuei elkartasunaadierazteko hainbat mobilizazio eraman ditu aurrera. Gaur esaterako,manifestazioa izango da Bilbon 19:30ean Arriagako plazan hasita.Bihar berriz, Bai Udalbiltzari Sarea osatzen duten herri guztietanelkarretaratzeak deitu dituzte. Zumarragan eta UrretxunAreizaga-Kalebarren plazan izango da 13:00etan. Arratsaldean Bilbonegingo den nazio mailako manifestaziora joateko deia ere eginZumarraga eta Urretxuko Bai Udalbiltzari Sareak.
Argazkia: irailean Kalebarren-Areizaga plazan egin zen elkarretaratzea.