Zumarragako geltoki intermodalareningurunea urbanizatzen hasteko 330.939,26 euroko diru sailaaurreratuko dio udalak Zumarraga Lantzen SA enpresa publikoari. Halaonartu zuen herenegun Udalbatzak ezohiko batzarrean, PSE-EEren (8)eta PPren (1) aldeko botoekin eta EAJren (3) eta EBren (1)abstentzioarekin.
Geltokiko aparkalekuaren eraikina ixtenbukatuta aurki ingurua urbanizatzen hasiko denez, «erakundearenaltxortegian sor daitezkeen tentsioak gutxitzeko» eskatu zuenLantzenek aurrekontuaren %50 aurreratzeko. Udal enpresarenkudeaketarekin ez dagoela ados esan du berriz EAJk.
Hirigintzagaiei dagokienez, Bidaurreta-Lorategi Hiriko arau ordezkatzaileetanbehin-behineko aldaketa egitea aho batez onartu zen, baita LegazpiKalean ibai ertzeko pasealekua berrantolatzeko aldaketaren prozesuahastea ere.
Ispilla kiroldegian igogailua eraikitzea(108.268,60 euro BEZa barne, hiru hileko epearekin) eta geltokiintermodalaren inguruan lurpeko zaborrontziak jartzea (153.034,16BEZarekin, hilabete eta erdiko epean) Erga enpresari esleitu zaizkiobehin betiko.
Ur sarean berrikuntzak
Ur hornidurasarean hainbat obra egingo ditu udalak. Ipar Haizea auzunean,Elgarrestamenditik gerontologikora fibrozementuzko hodiak kendukodituzte, burdinurtuzkoak jartzeko. Artzamendi enpresak du esleipena(163.395 euro, diru laguntzetatik dena).
Ur ihesak saihestekosarea 7 sektoretan banatuko dute, balbulekin. Aguas del Norteriesleitu diote (163.504,77, subentzionatua). Aginagan hodia sartukodute Leturibarreneraino (55.502,51).