Zintzo Mintzok ekainean egindakogogoeta-prozesuaren ondoren fase berri bati ekitea erabaki zuen etalangintza horretan bidelagun izan zitezkeen bazkide eta euskaltzalerigonbita egin zien uztailaren 7ko batzar irekian parte-hartzeko. Faseberri baterako abiapuntua jarri nahi zen, Urretxu eta Zumarraganeuskaltzale-talde antolatu eta eraginkor bat berrindartzeko mugarriaizateko; eta abiatu abiatu dira.
Uztailaren 7ko bileran parte-hartuzuten 43 lagunek talde-dinamiken bidez bi galderari erantzun zieten:batetik, zertan aritu beharko ginateke Urretxu eta Zumarraganhemendik aurrera euskararen garapena lortzeko; eta bestetik, horiaurrera eramateko nola antolatu beharko ginatekeen. Batzarrean ideiaeta ekarpen ugari jaso ziren, eta horri guztia zehazten joateko asmotinkoa azaldu zen batzarrean.
Honela, urriaren 7an beste urrats bateman nahi da eta bilera bat egingo da uztailean hitz egindakoaerrealitate bihurtzen joateko:
Bileraren helburuak:
- Uztailaren 7an jasotako ideia eta ekarpenekin hainbat eragin-eremu proposatuko ditugu eta arlo horietan eragiten hasteko taldeak martxan jartzea izango da asmoa. Taldeetara izena emango duten lagunen inplikazioa lortzea eta talde horiek abiatzen hastea lortu nahi dugu. Taldekako dinamika piztu eta jendea inplikatzea izango da beraz helburu garrantzitsuena.
- Talde horien koordinazioa eta nola antolatuko garen adostea ere izango da beste helburua. Proposamen bat eramango dugu, nahiko berritzailea, eta hori denon artean adostea izango da asmoa.
- Metodologia: Talde-dinamikak erabiliko ditugu.
- Noiz: Urriaren 7an, 6:30etatik 8:00etara. 1,5 orduko iraupena.
- Non: Aurrekoan bezala, Zelai Ariztin.
Zintzo Mintzotik argi dute Urretxu etaZumarragan euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor baten beharrabadagoela. Eta zu ere proiektu berri horren partaide, sustatzaileedota gidari izan zaitezke, anima zaitez, aukera polita da, erronkabikaina da, merezi duena, elkartuta errazagoa izango da eta guztionlorpen txikiak aukera berriak irekiko dituzte. Badakigu asko dagoelaegiteko baina ez gara bakarrik sentituko asko baikara laguntzekoprest gaudenak.
Abiatu gara eta gogoratu hurrengohitzordua urriaren 7an izango da.
Animo zain zaitugu.