Jende ugari bildu zen hitzaldian, ZelaiArizti kultur etxean. Baina protestarako tarterik ere izan zen.Zumarraga-Urretxuko AHTren aurkako taldeak deituta hainbat izan zirenproiektuaren kontra altxa ziren ahotsak.
Iñigo Peñagarikano etaItziar Agirre, Zumarragako eta Urretxuko EAJko ordezkariek eginzituzten aurkezpen lanak Tapiak hitza hartu aurretik. Esan zutenez,atzoko hitzaldiaren helburu nagusia, proiektuaren nondik norakoakazaltzeaz gainera, jendartean AHTren inguruko “ilusioa” pizteazen.
Gainerakoan,Arantza Tapiak, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako forudiputatuak, Abiadura Handiko Trena Euskadi Europara gerturatzekoezinbesteko tresna dela azaldu zuen. Autonomia Erkidegoko hiriburuenarteko eta Europako herri garrantzitsuenen arteko distantziakmurrizteaz gainera, AHTak aberastasuna eta lana ekarriko dituelabaieztatu zuen diputatuak.
Gainera, AHTa kotxearen ordezko gisaaurkeztu zuen Tapiak eta ingurumenari dagokionean ekarriko dituenonurak ere aipatu zituen. Bere hitzetan eta 2006an argitaratu zirendatuei erreparatuta, AHTak 2,5 bider energia gutxiago kontsumitzendu, autoek errepidean baino zarata gutxiago ateratzen du eta gutxiagokutsatzen du. Laburbilduta duzue jarraian, atzoko hitzaldia ArantzaTapiak esan zituenak: