Eraldatzenek emakumeen memoriahistorikoa berreskuratzeko zikloari ekingo dio. Hirugarren urtea daaurtengoa, emakumeek historian izan duten papera ilunetik argiraekartzeko helburuarekin antolatu dena. Hala, Zumarragako etaUrretxuko udalekin elkarlanean, bi hitzaldiz eta bi emanaldizosatutako zikloa antolatu du, urrian zehar gauzatuko dena.
Datorren asteazkenean, hilak 13, izangoda lehenengo hitzaldia “Emakumeen parte hartzea Gipuzkoakofestetan” izenburupean. Bigarrena urriaren 20an izango da etaelkarte gastronomikoek Euskal Autonomia Erkidegoan izan duten eraginaaztertuko da. Bi hitzaldiak Begoña Pecharroman eta NereaElias antropologoek eskainiko dituzte, Zelai Arizti kultur etxean,19:00etan hasita.
Zine-forum saioei dagokionean aurtenere, emakumeei buruz hitzen egiten duten edo emakumeek beraiekzuzendu dituzten filmak aukeratu dituzte. Bi emanaldi izango diraurrian, hilaren 14rako dago aurreikusita lehendabizikoa, MarkSandrich-ek 1936an zuzendutako “Mujeres rebeldes”. Bigarrenemanaldia urriaren 28an izango da “La plaza del diamante”(Francisco Betriu, 1982) filmarekin. Bi emanaldiak UrretxukoAizpuruenea kultur etxean izango dira 22:00etan hasita.
Argazkia: Arantza Corrales eta LourdesCanduela, atzoko agerraldian.