Musika mota eta mugimendu ezberdinakkalera ateratzeko helburuarekin antolatu du Zaratataraz saioakhirugarrenez Kroketa Fest jaia. Hard corea eta punk musika jendarterazabaltzeko helburua du jaiak, baina baita norberak nahi izanez gero,nahi duena egin dezakeela erakustea ere. Oinarrian hori hartuta, egunosoko egitaraua antolatu da biharko.
Goizean serigrafia tailerra izango dagaztetxean. Nahi duenak bere arropa ere eraman dezakeserigrafiatzeko. Eguerdian bazkari begetarianoa egingo da nahi duenguztiarentzat eta arratsaldean Zaratataraz saio berezia izango daentzungai uhinetan eta kalean ere bai, bozgorailuen bitartez.
Gauen musika kontzertuen txanda izangoda. Hard core-a eta punk-a izango dira protagonista eta bost izangodira Gaztelekuko taulra igoko diren taldeak: Infest, Kaosarenerasoak,Zaborra, Amets gaizto eta Citizen Kane.
Ekitaldi guztiak borondatearen trukeizango dira eta aipatutako egitarauaz gain postu ezberdinak izangodira kalean materiala saltzen.
Egilea: Ander Kerejeta