Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Lone Scherfig.
- Gidoilaria: Nick Hornby, Lynn Barberren memorietan oinarrituta.
- Antzezleak: Peter Sarsgaard, Carey Mulligan, Alfred Molina, Rosamunde Pike, Emma Thompson, Dominic Cooper.
- Herrialdea: Erresuma Batua.
- Urtea: 2009.
- Iraupena: 102 min.
Filmari buruz
Dogma filme bat -Italiensk forbegyndere- egiten hasi zuen hamarkada Lone Scherfig daniarrak, etakomedia erromantiko britainiar bat filmatzen bukatu du. Laugarrenfilma du An Education, eta nahiko harrera ona izan du estreinatu denherrialdeetan. Hala ere, zuzendariak berak aitortu du oso istoriobritainiarra dela.
Gidoia egiteko Nick Hornby idazleezagunaren laguntza izan du Scherfigek. Idazleak harreman estua duzinemagintzarekin, bere bi liburu pantaila handira egokitu baitira:High Fidelity (Stephen Frears, 2000) eta About a Boy (Chris eta PaulWeisz, 2002). Bitxia bada ere, Hornbyk idatzi duen gidoia beste egilebatek idatzitako liburu batean oinarrituta dago, Lynn Barber-enbatean, hain zuzen.
60ko hamarkadako Ingalaterran dagogirotuta An Education. Jenny gazteak Oxfordera joan behar du,unibertsitate ikasketak egitera. Ez dago bereziki hunkituta, bainagurasoen nahia bete behar du. Joan aurretik, helduago den gizondotore eta kultu bat ezagutuko du, David. Hark irakatsiko diounibertsitatean ikasten ez diren gauza asko.
Peter Sarsgaardek jokatu du Davidenrola, baina protagonista nagusia Carey Mulligan da. An Education-iesker, gaztea modako aktore bihurtu da, eta dagoeneko aktore ospetsuaskorekin konparatu dute. Zuhurra da Mulligan, eta onartu du ikastekoasko duela.
Lone Scherfigek pelikula bakar bateanEuroparen historian garrantzitsua izan zen une bateko gizarteaaztertzen saiatzen da: burgesi diruduna; emakumearen askatasun sozialeta intelektuala; erosoa, sentsuala eta lortzeko erreza denaren bidezlortutako garapen pertsonala; aukerazkoak izan daitezkeen amodioenfaltsukeria; jendearen esamesak… Dena den, “An education”filmearen girotzea eta aurkezpena oso egokiak eta dotoreak dira.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15