Dagoeneko berogailua piztu al duzu? (160. alea)
Sekula baino lehenago piztu duzula uste al duzu?
|
Claudio Caballero
Udazken honetan jada piztu dugu. Ez dakit aurreko urteetan baino lehenago izan den, baina goiz samar izan dela iruditzen zait. Iaz beranduago piztu genuen eta gero bost aldiz egin zuen elurra.
|
|
Joaquin Hernández
Oraindik ez dugu piztu, baina pizteko moduko giroa egin du. Normalean urria bukaeran pizten dugula uste dut, baina aurten apur bat lehenago piztu beharko dugu.
|
|
Maria Anjeles Segura
Dagoeneko piztu dut. Joan zen astean piztu nuen lehenengoz. Egunean pare bat ordu. Izan ere, nire etxeak Iparraldera jotzen du eta hori kontuan hartu beharrekoa da. Beste batzuek beranduago piztuko dute berogailua.
|
|
Jose Cenera
Oraindik ez dugu piztu, baina udazkena nola etorri den ikusita, ziur aurki piztuko dugula. Adituek esan dutenez, aurtengo udazkena eta negua gogor samarrak izango dira.
|
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide