Gizon hau bere arbasoen bila hasi etaZumarragako Aranburuetxeberri baserrira heldu zen.
Zergatik erabaki zenuen liburu hauidaztea?
Ez nuen nire aitona-amonak ezagutzekoaukerarik izan, ni jaio baino dezente lehenago hil baitziren. Horidela eta, betidanik nire jatorria ezagutzeko beharra sentitu dut.Aitonarengandik hasi nintzen. Nire aitaren jaioterrira idatzi nuen:Zaragozako Almonacid de la Sierra herrira. Han nire aitonaren,birraitonaren eta herenaitonaren datuak aurkitu nituen. Azken hauBeasainen jaio zen. Garai hartan datu hauek guztiak ez zeudenInterneten eta hemengo jendeak herenaitonari buruz zer edo zerikertzea lortu nuen. Hala, Zumarragara heldu nintzen.
Nolatan?
Nire zazpigarren aitona 1678an jaio zeneta haren aurrekoak Aranburuetxeberri baserrikoak ziren. Ikertzenjarraitu nuen eta bataio-agirien laguntzaz 1521eraino atzera egitealortu nuen. Urretxuar bati esker Urretxuko sorrera-agiriak lortunituen eta euretan agertzen direnen laurdenak baino gehiagok Aranburuabizena dutela ikusi nuen. Familia garrantzitsua zen: asko ziren etaekimen guztietan parte hartzen zuten. Ondoren, nire 11. aitona(1450ekoa) 1390ekoekin lotzen saiatu nintzen. Horretarakomormoiengana jo nuen, garai hartan eurek bakarrik baitzituzteneskuragarri bataio-agiri guztiak. Mormoiek herrialde askotako agiriakdituzte, baita Errusiakoak ere.
Zer egin zenuen ondoren?
Zumarragako artxiboarekin harremanetanjarri, lehenengoz hona etorri eta liburua prestatzen hasi nintzen.Izan ere, bildutako informazio hori guztia seme-alabei uztea osogarrantzitsua dela uste dut. Bilobak ditut, hauek seme-alabak izangodituzte… eta etxe batean arbasoei buruzko informazioa izatea gauzaederra dela uste dut. Denoi, lehenago edo beranduago, nondik gatozenjakiteko gogoa pizten zaigu. Azkar lan egitea erabaki nuen, nihiltzen banintzen bildutako informazio guztia galdu egingo baitzen.Are gehiago, nire anaia-arreba zaharrenetako batzuk dagoeneko hildira eta osasunez pattal zegoen anaia bati zirriborroa egin nion. Lanhau guztia esker onekoa izan da.
Zer diozu liburuaren edukiaz?
Egia esan, bilaketari buruzko istorioada: zer sentitzen nuen ikertzen ari nintzen bitartean. Lan haubilduma zaleen lanaren antzekoa da: izen bat lortzea zigilu batlortzearen modukoa da. Mendekotasuna sortzen du. Ikerketan norberaknahi bezainbeste sakondu daiteke. Izan ere, bildu daitekeen izenkopuruak ez du mugarik. Denok ditugu aitonak, birraitonak,herenaitonak… 30 belaunalditan 2.147 milioi izen ageri direlaesaten badut ez didazue sinetsiko, baina hala da. Dena den, normaleanikerkuntzak eten egin behar izaten dira: agiri bat gaizki idatzitadagoelako, eliza batean liburuak galdu zituztelako… Ni, zorionez,1382ra arte iritsi nintzen. Ohikoa 1500era heltzea da. Horretarakolan asko egin behar da, noski. Zorionez, Gipuzkoako informazio guztiaInterneten jarri da eta agirien kopiak ere eskatu daitezke.
Zer gehiago esango zenuke liburuaz?
Bizi izan ditudan esperientziakazaltzen ditu. Aranburuetxeberritik gatozela jakin dut. Baserri honek500 urte ditu. Bertako nagusiak ezagutu ditut eta hiruzpalau aldizbisitatu ditut. Maite ditut eta eurek ni ere maite nautela uste dut.Bestelakoan, liburuak informazioa ere badu. Genealogia lan askotangizonezkoen izenak bakarrik jasotzen dira, baina nik oinordekoguztienak jarri ditut: norekin ezkondu ziren, zenbat seme-alaba izanzituzten… Ez dakit zenbat izen ageri diren, baina 1.000 baino askozere gehiago dira. Bere garaian grafiko bat egin nuen eta bi metrokozabalera hartu zuen. Utzi egin behar izan nuen, sekulako tamainahartzen ari baitzen. Liburuaren helburuetako bat jendea halako lanakegitera animatzea da. Ni ez naiz historialaria, ezta genealogistaere, baina egin dut. Horrek edonork egin dezakeela erakusten du. Nijatorrizko tokietara gutunak idazten hasi nintzen, baina egun edonorkdu ordenadore bidez munduko beste puntan dagoenarekin harremanetanjartzeko aukera.
Zuk zeuk argitaratu al duzu liburua?
Almonacid de la Sierra herriko Udalarenlaguntza jaso dut. Lagundu nahi zuten galdetu nien eta inprimatzeaeskaini zidaten. 1.300 liburu argitaratu dira. Oparituko egingoditut: niri ez zidaten ezer kobratu eta nik ere ez diot inorikobratuko. Esan bezala, nire helburu bakarra beste batzuk ere eurenjatorriaren bila hastea eta informazioa trukatzea da.
Liburuan informazio bilaketaprozesuaren berri ematen duzula esan duzu. Ba al dago berezikigogoratzen duzun pasadizoren bat?
Nire 10. aitonaren izena Apolinariszen. Izen oso arraroa da. Azken 500 urteotan, Gipuzkoa osoan, bera daizen hori izan duen bakarra. Ez dakit zergatik jarri zioten izenhori. Erromatarren legio batzuek izen berbera izan zuten, Apolojainkoaren omenez. Benetako izena Apolinario zuela pentsa daiteke,baina Gipuzkoan Apolinario bakarra ageri da azken 500 urteotan.Apolinaris bakarra ezagutzen dut: nire biloba. Nire semeak izen horijarri zion bere 11. aitonaren oroimenez. Beste pasadizo batAranburuetxeberri baserriarekin lotua dago. Lan honekin hasinintzenean euskaraz ez nekien eta, beraz, ez nekien Aranburuetxeberrihitzaren esanahia zein zen. Ez nekien herri bat ote zen,baserria ote zen… Halako batean, Beasaindik bidalitako informazioabegiratzen ari nintzela, anaia zaharrenak baserria oinordetzan hartuzuela eta bere anaiei diru kopuru bat eman ziela irakurri nuen.Bertan nire 7. aitonaren izena agertzen zen. Hala ondorioztatu nuenbaserri hartatik gatozela.
Nola hartu zintuzten baserrikoek?
Gutuna idatzi nien eta halako bateanMaria Teresa Etxezarretaren deia jaso nuen eta nire esanetara zegoelajakinarazi zidan. Ni hona lehenengoz etorri aurretik, nire etxeanArgentinara joan zen Maria Teresaren alaba bat hartu nuen. Nire lanaerakutsi nion eta 2007an hona etorri nintzen lehenengoz. Baserriaezagutzeak sekulako zirrara eragin zidan: duela 500 urte nire arbasobat leiho hartatik bertatik paisaia hura bera begiratzen ari zelapentsatzea… Urte hauetan guztietan inguru hura eta baserria apenasaldatu dira. Dena den, egungo jabeak ez dira nire senitartekoak.
Zumarragan senitartekorik ba al duzu?
Nire 11. aitona Beasainera joan zen etabere oinordekoak ez ziren Zumarragara itzuli. Nire 11. aitona ez zenanaia zaharrena eta, beraz, baserria utzi behar izan zuen. Beasaingobaserri bat errentan hartu zuen eta ia 100 urte eman zituzten bertan:1703tik 1793ra. Nire herenaitona Zaragozara joan zen frantziarrenaurka borrokatzera eta han gelditu zen. Anaia zaharrena ez zenez, ezzuen zentzu handirik Beasainera itzultzea. Upelgilea zen eta ardoaegiten den inguru batean bizi izan zen. Upelak eginez dirua irabazizuen eta upeltegia ireki zuen. Bere seme Albertok, nire birraitonak,negozioa izugarri handitu zuen. Ardoa esportatzen zuen eta dirudezente irabazi zuen. Liburuan hau guztia ere kontatzen dut.
Noiz joan zen zure familia Argentinara?
Nire aitona eta nire aita Almonacid dela Sierran jaio ziren, baina 1909an aitonak familia Argentinaraeraman zuen. Hemen garai gogorra bizi zuten, birraitona hil zeneanherentzia zazpitan zatitu behar izan zuten, izurrite batek mahastiaktxikitu zituen…
Zer egin zuen zure aitonak Argentinan?
Dirua zuen eta ez zuen lan eginbeharrik izan, baina semeek arlo desberdinetan lan egin zuten. Aitak45 urte eman zituen ur eta estolderia arloan. Hainbat enpresa zuzenduzituen Argentinako toki ezberdinetan. Nik, berriz,kanpo-merkataritzan lan egiten dut. Buenos Aires iparraldean bizinaiz.
Zure abizenaz harro zaude.
Aranburu toponimoa denez, toki askotanaurki daiteke abizen hau. Nire adarra Zumarragatik dator. Izan ere,aurkitu ditudan arbaso zaharrenak Zumarragakoak dira. Denok Afrikatikgatozela esaten dute, baina hori urrun samar gelditzen da.
Zure arbasoren baten lana azpimarratukoal zenuke?
Batzuk Zumarragan alkate izan ziren.Aranburutarrek herriko ekimenetan parte hartzen zuten eta erabakigarrantzitsuetan zeresana izan zuten. Euretako bat eskribaua izanzen.
Zumarragara lehen aldiz 2007an etorrizinela esan duzu. Zer diozu herriaz?
Inguru hau oso polita da. Gureherrialdea oso handia da eta han herriak ez daude batabestearengandik horren gertu. Lursail handiak daudenez, mendian ez daeraikitzen. Gainera, hemengo eraikinak hangoekin alderatuz ezberdinakdira. Argentinak independentzia duela 200 urte lortu zuela eta hangoherri batzuek 100 urte besterik ez dituztela kontuan izan behar da.Bestalde, hemen oso ondo hartu ninduten. Antonio Pradaagirizainarengana jo nuen eta berehala alkateak ezagutu egin nahininduela esan zuen. Une horietan sentitzen dena hitzez azaltzea osozaila da. Esan bezala, baserrian sartzea zirraragarria izan zen. Hanugaldutakoen geneak daramatzat! Gainera, bertara heltzean, nirehelburua lortu nuen: jatorrizko etxea aurkitzea. Urteak neramatzannire arbasoen jaiotetxeaz eta bizimoduaz pentsatzen eta azkeneaneuren bizitokia aurkitzea lortu nuen. Liburuan sentimendu horiekguztiak azaldu ditut.
Lana bukatutzat eman al duzu?
Ez, hau ez baita sekula bukatzen. ErdiAroko nire arbasoei buruzko nobela historikoa idatzi nahi dut, bainahorretarako askoz ere gehiago ikasi behar dut oraindik hemengobizimoduari buruz. Oraingoz, baserriko bizimoduari buruzko ipuinbatzuk idatzi ditut.
Zer dio zure emazteak?
Bere arbasoak Iparraldekoak direnez,pozik etortzen da. Etortzen garen bakoitzean Behe Nafarrora erejoaten gara.