Mikel Rodriguez eta Asier Intsaustizumarragarrek, ordea, hamar urte bete dituzte dagoeneko senior mailaneta luzaroan jarraitzeko asmoa dute. Denbora honetan guztianelkarrekin aritu dira.
Asier Intsaustik 29 urte ditu eta MikelRodriguezek, berriz, 28. Azken hau bere anaiaren eraginez hasi zen.“Anaia beti pilotalekuan ibili da eta ni ere etortzen hasi nintzen.Gustatu egin zitzaidan”. Intsaustik oroimen txarra duela dio, bainalehen pilotakadak Ederrenan eman zituela gogoratzen du. “Lagunakhara joaten hasi ziren. Ondoren, Zumarragara etorri nintzen”.
Pilotan jokatzen ari zirenean Belokipilotalekua oraindik eraiki gabe zegoen. Hori dela eta, RodriguezekLa Salle-Legazpi ikastetxeko frontoi txikian eman zituen lehenpilotakadak. Lehen maisua Xabier Goñi zena izan zuen. “OndorenGartziandiarekin, Kerejetarekin eta Urtzelairekin aritu nintzen”.Intsausti ere hiru hauen ikaslea izan zen.
Umetatik ezagutzen dute elkar, bainasenior mailara pasatu zirenean adiskidetu ziren. “Pilotalekuanbeste ume asko ibiltzen ginen eta ez genuen harreman berezirik. Mikelsenior mailara pasatu zenean elkarrekin jarri gintuzten eta ordutiklagunak gara”, dio Intsaustik.
Izan ere, eurek ondo dioten moduan,gazte askok jubenil mailan uzten dute pilota. “Alde batetik Mikelanaia Gorka eta Pueyo zeuden eta bestetik gu”. Rodriguez aurrelariada eta Intsausti atzelaria. Rodriguezek bere bikotekidea“bizi-asegurua” dela dio. Intsaustik bere laguna senior mailanhasi zenean egun baino maila kaxkarragoa zuela azpimarratu du. “10urte hauetan nik apenas hobetu dut, baina berak izugarri egin duhobera. Bere armarik onena bi pareta da”.
Hamar urte hauetan jokaldi hau askotanegiteko aukera izan du. Ez dakite zenbat partida jokatu dituztenelkarrekin. “Denboraldi hasieran federazioak antolatzen dituentxapelketak jokatzen ditugu: Gipuzkoako txapelketa eta Udaberritxapelketa. Herrietan antolatutakoetan ere parte hartzen dugu:Usurbil, Irun, Añorga…”.
Gipuzkoan lau maila daude: Elite,Lehena, Bigarrena eta Hirugarrena. Zumarragako bikotea Lehen Mailandago. Duela zazpi urte Udaberri txapelketa irabazi zuten, baina ez dahura euren oroitzapenik onena. “Udaberri txapelketan Euskal Herrimailakora sailkatzea lortu ez dutenek jokatzen dute. Bolada txarrakeduki izan ditugu, nahiz eta beti antzera entrenatu dugun, baina onakere bai”. Rodriguezek Zabala eta Jauregiren aurka Getarianjokatutako partida bat gogoratzen du bereziki. Intsaustik, berriz,duela urte batzuetako Zaramagako txapelketa. “Mikelek sekulakomaila eman zuen eta finalerdietara heldu ginen”.
Profesional mailara heldu direnpilotarien aurka jokatu dute. Apezetxea, Eulate eta Baleztena diraboteprontoan gogoratzen dituztenak. Egun euren aurka aritzendirenetako batzuk ere profesionalak izango dira hemendik urtebatzuetara. Dagoeneko Rodriguez eta Intsaustiren arerio gehienakgazteagoak dira, baina zumarragarrek lana ematen diete. “Asko ezditugu ezagutzen, gu baino askoz ere gazteagoak baitira”.
Bikote beteranoekin indarrak neurtzeaonuragarria da gazteentzat, beti baitago zaharragoengandik zer ikasi.“Gazteen aurka jokatzea polita da batzuetan: guk baino dohainhobeak dituzte, baina kosta egiten zaie guri irabaztea. Duela astebatzuk, Tolosan, 12 eta 1 galtzen hasi ginen. Gureari eutsi genion,jo eta jo, eta irabaztea lortu genuen ia. Besteek lehertuta bukatuzuten, botaka. Gazte askok sekulako sasoia eta dohainak dituzte,baina ez dakite partida luzeak jokatzen. Partidak irabazteko izerdiegin behar dela ikastea ona da. Dena den, batzuetan sekulako jipoiakematen dizkigute”, aitortu du Intsaustik.
Eurak pilotari gogorrak dira, eskolazaharrekoak, eta euren gustukoak ere halakoak dira. Mikel Rodriguezenpilotari kuttuna Ruben Beloki nafarra da eta Asier Intsaustik,berriz, Mikel Unanuek eta Jokin Errastik bikote bikaina osatzenzutela dio.
Afizionatu mailan era badaude eskolazaharreko pilotariak, Rodriguez eta Intsausti ez dira beteranobakarrak. “Gutxi batzuk badaude oraindik, baita 40 urte bainogehiagokoak ere. Dena den, ez dira asko. Askok, lanean hastendirenean, esku pilota uzten dute”. Eurek pilotalekura joatenjarraitzeko asmoa dute. “Oraindik ez gara aspertu. Futbolaribeteranoek urtetik urtera berritzen dute kontratua eta guk ere halaegiten dugu”, azaldu du Rodriguezek. “Pilotalekuan gustura gaudeeta, gainera, Beloki taldeko zuzendaritzako kideak gara”, gehitu duIntsaustik.
Zumarragako pilotalekura haur gutxijoaten da eta euren helburua gazteak erakartzea da. “Duela zazpiurte frontoia beteta egoten zen eta egun 14 bat haur ditugu. Ea horribuelta ematea lortzen dugun. Hori da zuzendaritza berriaren helburunagusia”, amaitu dute.