Hilabete honetako gomendiorako lan kontuengatik egiten ari naizen ikastaro batean ezagutu berri dudan bitxikeria erabiliko dut: QR kodea.
Barra kodearen antzekoak, QR kodeak geroz eta ezagunagoak egingo zaizkigu egunerokotasunean. QR kodeek ez dute barra bertikalik, euren itxura egin gabeko sudoku baten modukoa da. Kode hauek sortzeko web ugari aurki daitezke sarean (Googlen bilaketa sinple bat eginez) eta irakurri ahal izateko mugikorrean aplikazio bat instalatu besterik ez da egin behar (reader.kaywa.com helbidean deskargatu daitezke mugikorretarako aplikazioak). Horrela, koadro zuriz eta beltzez osatutako irudi hauek sareko helbideak, testuak, irudiak edota bestelako informazioa gorde dezakete mugikorrak sartu diogun aplikazio honekin zuzenean irakurri ahal duena. Irakurri ahal izateko gainera, nahikoa da mugikorreko kamerarekin irudia enfokatzea, eta argazkia egin gabe ere irakurriko du gure mugikorrak kode hau. Hasi begiratzen, kode hauek leku askotan hasi baitira agertzen.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide