Analfabetoa da eta inolako babesik ez dauka. Bakartia eta isila da, itxura hauskorra du eta kartzelako indarkeria giroan denbora gutxi iraungo duela dirudi… Un profeta Jacques Audiard-en bosgarren luzemetraia da. Oraingo honetan frantziar egileak mafietako giroa deskribatzen du, arabiar eta korsikar talde itxiena batik bat. Baina honen guztiaren gainetik, filma honen muina gazte baten istorioa da, bere igoera harrigarri eta sinesgaitzarena hain zuzen ere. Aztoratzailea eta tentsioz betea; filmaren helburua Frantziako espetxeen azterketa soziologiko sakona egitea ez bada ere, hauen funtzioa erabat kolokan uzten du. Azaroaren12an, Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea