Horregatik, Getxokoak direla jakiten duzunean zur eta lur geratzen zara. Niri, behintzat, hori gertatuzitzaidan. Agian, geure eremuan sortzen den musika beste moldebatzuekin lotzen dudalako. Eta We are Standardekoak artistak dira txosnetako (esateko modu bat da) zein Europako klub cool-enetako musika ezkontzerako orduan. Punk jarrera soinu dantzagarri, bero, ero eta iradokitzaileenekin primeran nahastuta. ‘The last time’abestiaren klip sentsualak eman zien beharreko bultzada 2008an eta orduz geroztik gorako bidean jarraitzen dute. Modernillo ospeadutela? Berdin dio. Zoazte haien zuzeneko kontzertu indartsu eta zoroetako batera eta lehertu arte dantzatu.
Igor Susaeta