Zorriak intsektu parasitoak dira. Gizakiaren odola xurgatzen dute eta horri esker bizi dira.
Bila arituta ere, askotan zorriak ikustea ez da erraza izaten. Bere arrautzak (bartzak), ordea, bai. Ilean itsatsita egoten dira, batez ere garondo inguruan eta belarrien atzean. Pertsona batetik bestera erraz pasatzen dira: garbi dagoen ilera joaten dira. Zorriak kentzeko produktu on bat aukeratu behar da, lozio erakoa ahal bada. Ile lehorrean aplikatu (ilea garbituz gero, intsektizidaren fijazioa gutxitzen da) eta ondoren orrazi fin-fina pasatu. Burua txanpu arruntekin garbitu eta ilea berez lehortzen utzi (ez erabili lehorgailua, insektizida inaktibatzen baitu). Erabilitako tresna guztiak ur irekinetan garbitu desinfektatzeko. Tratamendua bost-hamar egunetan errepikatzea gomendatzen da. Insektizidak ez dira sekula prebentziorako erabiliko. Prebenitzeko produktu ezberdinak merkaturatu diren arren, aukera onena ile larrua egunero orrazi estuarekin begiratzea da zorri edo bartzik dagoen ikusteko.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide