Zintzo Mintzo euskaltzale elkartea osogustura dago jasotako emaitzekin bi komunikabideak herrian ezagunaketa estimatuak baitira. Orain, jasotako iradokizunak oinarri hartuta,aldizkaria eta ataria hobetzen ahaleginduko da. Eskerrik askoAztikerrek egindako galderak erantzun zenituzten guztiei.
Urretxu eta Zumarragan 15 urtetikgorako 14.576 lagun bizi dira eta Aztikerrek 900 herritarren iritziakjaso zituen apirilaren 6tik 19ra. Otamotzen ezagutzari etairakurtzeko ohiturari dagokionez, %80,8ak aldizkaria ezagutzen du eta%60,9ak inoiz irakurri edo gainbegiratu du. Azken hauen artean,%59,2ak azken alea irakurri du. %20ak ez du azken alea irakurri,baina bai azken hiruhilekoan argitaratuetako bat. %2,7ak, berriz,azken urtean ez du irakurri.
Ikerketa enpresak aldizkaria irakurtzenematen duten denborari buruz ere galdetu zien inkestatuei. Otamotzaldizkaria irakurri ohi duten herritarren erdiak 20 minutu edogutxiago ematen du horretan. Heren batek 21 eta 30 minutu bitarteanematen du eta %20ak ordu erdi baino gehiago.
Hala, 15 urtetik gorako herritarguztiak kontuan hartuta, erdiak ez du ezagutzen edo ez du inoizirakurri, bostetik batek ez du azken alea irakurri eta %30ak azkenhilabeteko Otamotz irakurri du. Kopuru absolutuen estrapolazioaeginez gero, 15 urtetik gorako 11.774 herritarrek aldizkariaezagutzen dute, 7.158k inoiz irakurri edo gainbegiratu dute, 5.656kazken hiruhilabetekoan irakurri dute eta 4.227k azken alea irakurridute. Hala, ale bakoitzak 4.200 irakurle baino gehiago ditu. Kontuanizan behar da tirada 1.500ekoa dela. Beraz, ale bakoitzeko hiruirakurle daude.
Aztikerrek beste ondorio batzuk ereatera ditu. Esate baterako, Otamotz ezagunagoa eta irakurriagoa daemakumezkoen artean gizonezkoen artean baino. Gainera, emakumezkoekdenbora gehiago ematen dute aldizkaria irakurtzen.
Adin tarte guztietara ondo heltzen da.Dena den, ezagutu ez edo inoiz irakurri ez dutenak gazteen arteandira gutxien (%35,3) eta zaharren artean gehien. Oro har, irakurtzekoohiturak behera egiten du adinean gora egin ahala. Ikasketa mailaridagokionez, alde nabarmenak daude: ikasketa mailan gora egin ahalagora egiten du ezagutzak eta irakurketak. Hizkuntza gaitasunarenarabera ere alde esanguratsuak ikusten dira: zenbat eta euskaragaitasun handiagoa, orduan eta gehiago dira irakurleak eta denboraluzeagoz irakurtzen dute. Baina aipagarria da aldizkaria ia taldeguztietara heltzen dela: erdaldunen %40ak ezagutzen du.
Irakurleen iritziari dagokionez,aldizkaria inoiz irakurri duteneni 0 eta 10 bitarteko balorazioaeskatu zitzaien eta 7,7 da bataz besteko puntuazioa: oso ongi bat,beraz. %0,5ak eskas eman dio (3 edo 4 puntu), %1ek nahiko, %4,5ekongi, %83,7k oso ongi eta %10,3ak bikain.
Zumarragarrei eta urretxuarrei Otamotzargitaratzeak ekartzen duena baloratzeko ere eskatu zitzaien etaaldizkaria inoiz irakurri edo gainbegiratu dutenen %99,3ak Urretxueta Zumarragarentzat Otamotz izatea gauza oso ona edo ona da. %0,7akez dela ona eta ez txarra uste du eta bakar batek ere ez zuenerantzun txarra edo oso txarra denik.
Bestalde, irakurle gehienek (%74,5)inolako arazorik gabe ulertzen dute erabiltzen den euskara. %25,5akulertzeko zailtasuna adierazten du. Ildo editorialari buruz eregaldetu zen. Gehiengoak (%96,5) albisteen trataera objektiboa delauste du. Hala, %93,8ak aldizkari plurala dela dio eta %6,2ak lerrotuadela. Ildo berean, %94,2ak udalei buruzko informazioaobjektibotasunez jorratzen dela uste du. %5,8ak, berriz, udalenaldeko jarrera leporatzen dio Otamotzi. Inork ez du uste udalenaurkakoa denik.
Irakurleek euren gaiekiko interes mailazein den azaltzeko aukera ere izan zuten. Albisteek, pertsonaiek,gizarte gaiek, kulturak, aspaldiko kontuek eta euskararekinlotutakoek pizten dute arreta gehien. Interes gutxien pizten duengaia, berriz, politika da. Atalei dagokienez, gustukoenak argazkibilduma, kale inkesta eta elkarrizketa luzeak dira. Iritzi artikuluakdira balorazio eskasena lortzen dutenak.
Krisi garaian egonik, ezin finantzaketaahaztu. Garai gogorrak bizi ditugun arren, irakurleak aldizkariarentruke dirua ordaintzeko prest agertu dira. Urtean 30 euro ordaintzekoprest egongo liratekeen galdetu zitzaien eta %46,3 prest agertu da.%18,2ak ez luke kopuru hori ordainduko eta %33,3ak ez daki zer egingolukeen. Bestalde, aldizkaria ezagutzen duten ia herritar guztiek(%97,8) erakunde publikoek aldizkaria diruz laguntzearen aldekoiritzia adierazi dute.
Azterketaren laburpena: