Odol-emaileen autobankuak bisita egingodu Zumarragara gaur, hilabeteko azken astearte guztietan bezala.Zumarragako eta Urretxuko bizilagun guztiak daude odola emateragonbidatuta. Odol ateraldiak ohitura den bezala 17:00etatik20:00etara egingo dira Zelai Ariztin. Gogoratu emaile izatekobaldintza bakarrak 18 urtetik gora izatea eta 50 kilotik gorapisatzea dira. Baita noski, osasuntsu egotea ere. Orain gainera, 70urte artekoek eman dezakete odola.
Omenaldiak
Eskualdeko odol emaileak omentzekoekitaldia izango da aurten Zumarraga-Urretxun azaroaren 7an. Guztira135 izango dira omenduak, Zumarraga eta Urretxuko bizilagunez gain,Alegia, Amezketa, Ataun, Beasain, Ikaztegieta, Idiazabal, Itsasondo,Lazkao, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura,Zaldibia eta Zegamako odol emaileak ere omenduko dituzte. 25, 40, 50eta 75 aldiz odola eman duten emaileak omenduko dituzte, bakoitzaridiploma bat emango zaio opari.
Omenaldia egingo zaien Zumarraga etaUrretxuko bizilagunak 28 izango dira guztira.
25 aldiz odola eman dutenak:
- Francisca Almagro
- Miren Josune Begiristain
- Jose Miguel Díaz
- Raquel Dominguez
- Andoni Elgarresta
- Rosa Mª Emparanza
- Isidra García
- Angel García
- Martin Hernández
- Tomas Jiménez
- Iker Lete
- Manolo Lopez
- Mikel Mauleon
- Eusebia Ormazabal
- Lorenzo Reguero
- Melquiades Sanchez
- Andoni Sarasua
40 aldiz odola eman dutenak
- Visi Garziandia
- Marisol Vidarte
50 aldiz odola eman dutenak
- Jesus Comontes
- Iñigo Elias
- Manuel Garcia
- Jose Luis Ojanguren
- Iñaki Ruiz de Egilaz
- Igancio Saralegi
- Jesus Mª Sanz
Gainera, Francisco Javier Ruiz Gastonekdomina berezia jasoko du, 75 odol ateraldi burutzeagatik.
Omenaldia, azaroaren 7an egingo da,igandea. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Zumarragako eta Urretxukoalkateak, Mikel Serrano eta Iñaki Zabala eta Gipuzkoako OdolEmaileen Elkarteko lehendakaria Sabin Urzelai bertan direlarik.Ondore, bazkaria izango da Etxe Berri jatetxean omendutakoguztientzat.
Argazkia: odol ateraldiak Zelai Ariztin.
Egilea: Goierriko Hitza.