Atzo arratsaldean bukatu zenUdalbiltzaren aurkako epaiketa, eta auzipetuak epaiaren zain gelditudira. Oraingoz egunik zehaztu ez badute ere, epaimahaiaren helburuasententzia ahal den azkarren ematea dela azaldu zuten atzoko saioarenamaieran. Euskal Herriko hainbat eragile politikoren eta sindikalenbabesa jaso zuten atzo auzipetuek Madrilen.
Aurreko saioetanbezala, auzipetu guztiek azken hitzaldian ukatu egin dute ETAko kidedirenik. Udalbiltza Euskal Herria eraikitzeko proiektua zela gogoratuzuten berriro.
Udalbiltza auzian 21 auzipetu daude, tarteanbi herritar: Miren Josu Aranburu eta Joseba Garmendia. Fiskalakhamarna urteko kartzela zigorrak eskatu ditu; Dignidad y Justiciaherri akusazioak, berriz, 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu du.Defentsak, absoluzioa.
Auzi ekonomikoan aldaketak
Bestalde,aste honetan jakinarazi duenez, Juan Moral Espainiako fiskalak jaitsiegingo du Joseba Garmendia, Loren Arkotxa, Xabier Alegria eta XabierIragorri Udalbiltzako auzipetuentzako kartzela zigor eskaera. Diruerabilera okerragatik leporatzen zitzaien ustezko delituekonomikoaren akusazioa erretiratu egin du Fiskaltzak, eta ondoriozmurriztu egin du lau haientzako zigor eskaera. Gainontzeko 17auzipetuen kontrako zigor eskaerek bere horretan jarraituko dute.
Argazkia: pasa den larunbatean Udalbiltzako auzipetuen alde egin zen “Plazak bete” ekimena.