Hilabete honetarako hiru egunekoirteera antolatu du Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak. Aezkoa etaErroibarrak eskaintzen dituzten inguru paregabeaz gozatzeko aukeraizango da. Berrendi, Errozate, Mendilatz, Aezkoa, Orbaitzeta, Urkulu,Orreaga… oihartzun handiko lekuak dira, mendi ederrak, herridotoreak, historiaz beteriko xendak eta baso ikusgarriak.
Lehenengoegunean Aezkoako Hiriberrin hasiera eta bukaera izango duen ibilbidezirkularra egingo da. Berrendiko (1351 m) tontorrera Hegoisurialdetik igotzea da asmoa Ollokiateko pasabidea erabilita.Arrondoako (1391 m) tontorra igo eta gero kareharria azaleratzen deneremutik mendizerra zeharkatuko dute. Ondoren Ipar isurialdekomaldetan ibiliz zirkulua osatu arte.
Bigarren egunean ereAezkoako mendiak bisitatuko dira. Orbaitzetako Larraun auzoan emangozaio hasiera ibilaldiari, Mendilatz Hotel-Aterpetxearen ondoan.Mendizar (1319 m) mendira igo eta bertatik besteak beste Iratikobasoa eta Ori mendia izango dira bistan. Arrasoetatik IparralderantzErrozate (1345 m) mendira igoko dira. Tontorretik Donibane-Garazi,Kantauri itsasoa edo Iparla, Auza edo Behorlegi mendiak ikus ahalizan dira. Berriro arrasoetatik Ezkandako lepora joan eta handikMendilatz (1339 m) mendia igoko dute.
Hirugarren egunean, OrbaitzetakoOlaren ondoan emango zaio hasiera historiaz betetako eta edertasunhandiko inguruetan zehar doan mendi ibilaldiari. Azpegiko gunemegalitikoa, Urkulu mendiaren gaineko dorrearen aurriak, Orreagakobataila gertatu zen Astobizkarreko maldak eta Lepoeder, Napoleonenedo Done Jakueren bidea edo Urkulu (1419 m) eta Txangoamendi (1466 m)mendietara igo eta Donsimon gaineko eta Basajaunberroko pagaditikjaitsi ondoren txangoa Orreagan amaituko da.
Informazio gehiagorako Goierri mendisailaren web gunea bisitatu dezakezue hemen klik eginda.