Mugarik Gabe garapenerako gobernuzkanpoko erakundeak antolatuta, beste behin, zinema sozialarenemanaldia izango da Zumarragan. Ekimen honen bitartez, herriindigenen errealitatea gurera gerturatzea da helburua. Mugarik Gabek,CLACPI-arekin (Herri Indigenetako Zinema eta Komunikazio KoordinadoraLatinoamerikarrarekin) elkarlanean, herri indigenetan bertanekoitzitako bideo, dokumental eta pelikulen bitartez erakusten duherri hauen egoera.
Aurtengo Zinema Sozialaren emanaldian“13 pueblos en defensa del agua” film-dokumentala ikusteko aukeraizango da. Mexikoko Moreloseko Herrien Kontseiluak, euren baliabidenaturalen kontrola gobernu eta enpresarien eskuetatik berreskuratzekogaratu zuen borroka kontatzen da pelikula honetan. Gobernuak etaenpresariek, azken urteetan ezagutu den “ekozidio” okerrenetakoagauzatu dute.
Filmak 63 minutuko iraupena du etaZumarragako Zelai Ariztin proiektatuko da 19:30etik aurrera. Kolonbiako Indigenen Elkarteetako buruizandako Abadio Green zine sozialaren ekitaldian egongo zela iragarrizuten kultur agendan, baina ez da etorriko. Azken orduko arazoaktarteko, Greenek Kolonbiara itzuli behar izan du eta Cauca eskualdekoindigenen elkarteko buru Vicente Otero izango da bihar bere ordezZumarragan, Mugarik Gabeko ordezkariek esan dutenez.